(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Nirliit - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nirliit

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Nirliit'
Datuak
IdazleaJuliana Léveillé-Trudel (2015)
Argitaratze-data2021
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaNirliit
HerrialdeaQuebec
Orrialdeak211
SariakPantagruel saria 2018an
ItzultzaileaAiora Jaka

Nirliit liburua Juliana Léveillé-Trudel idazleak 2015ean plazaratu zuen. Idazlea Quebecekoa da eta frantsesez idazten du. Eleberria egileak Inuit herriarekin izan dituen esperientzietan oinarrituta dago, autobiografikoa izan gabe.

Idazleak bere egonaldietan izandako esperientzietan, hartutako oharretan eta jendearen kontakizunetan oinarritu zen liburua idazteko. Liburuak oso kritika onak jaso zituen Kanadako frantsesezko literatura-giroan, eta Pantagruel Saria jaso zuen 2018an. Ingelesera, danierara, islandierara, gaztelaniara eta euskarara itzuli da; euskarazko itzulpena Aiora Jakak egin zuen eta 2021ean plazaratu zuen Txalaparta argitaletxeak.

Liburua bi zatitan antolatuta dago: lehenengoa "Eva" izenburukoa eta bigarrena "Elijah". Lehendabizikoan, kontalariak, Quebeceko neska batek, Kanada iparraldeko Salluit herrixka inuitera urtero joaten dela kontatzen du, Nunavik lurraldera, hau da, Quebecen menpe dagoen inuit lurraldera. Antzaren migrazioekin konparatzen ditu bidaia horiek (izan ere, "nirliit" hitzak antzara esan nahi du inuiten hizkuntzan. Ibilbide hori jende zuri askok egiten du uda aldean, lan egiteko asmoz. Aurreko bidaietatik ezagutzen zuen Eva izeneko neska inuit bati kontatzen dizkio herrixka horretan gertatzen direnak, Eva desagertuta baitago, senarrak hil eta seguru aski haren gorpua fiordo baten hondoan baitago. Kontakizunean zehar, inuiten bizimodu lastimagarriari buruzko gai asko jorratzen ditu: bortizkeria, emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak, inuit herriaren asimilazioa, alkoholzalekeria, arrazakeria...

Bigarren zatian, Evaren seme Elijah-rekin zer gertatu den kontatzen du narratzaileak. Beste gizon inuit askorekin gertatzen den bezala, oso gazterik izan du ume bat eta egunereko arazoei (zurruta, drogak, langabezia...) aurre egiten saiatzen da. Elijahren lagun batzuk Montrealera joan dira bizitzera, baina hiri handiak bere aurpegirik ankerrena erakusten die. Horretaz gain, Léveillé-Trudelek inuiten eta zurien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen ditu, haien arteko liskarrak, mesfidantza, axolagabekeria, baina baita adiskidetasuna eta maitasuna ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]