(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Nizarismo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nizarismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nizari» orritik birbideratua)
Nizarien bandera

Nizarismoa (arabieraz: النزارية‎, an-nizāriyya) xiismoaren korronteetako bat da, ismaildar adarrekoa, Nizar ibn al-Mustansir-en jarraitzaileek sortua. XIII. mendera arte, indar politikoa izan zuen, eta gaur egun India, Siria eta Iranen ditu jarraitzaileak. Aga Khan dute buruzagi espiritual.

Ismailismoa 765ean jaio zen, Islamaren adar xiitak izandako zatiketa baten ondorioz. Borroka gogorrak izan ostean, 909an Kairon kokatu zuten ismaildarrek beren boterearen erdigunea: Fatimitar Kalifa-herria[1]. Al-Mustansir Billah (10351094) fatimitar kalifa-imamaren heriotzaren ostean, ismaildarrak bi talde nagusitan banatu ziren: nizariak, Al-Mustansir-en seme nagusi Al-Nizar onartzen zutenak ondorengotzat, eta mustaliak, Al-Mustaali seme gazteena onartzen zutenak[2].

XI. mende amaieran, nizariek Imamerri Ismaildar Nizaria eratu zuten Siria eta Persian, erdigune nagusi Alamut zuena. 1256an, mongolek suntsitu zuten nizarien estatua, Alamuteko gotorlekua barne. Handik aurrera, diskrezioz bada ere, imamek segitu zuten jarraipena eta aholku ematen Persia, Siria eta Hegoaldeko Asian sakabanatutako komunitateei[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hach Embarek, Beñat. Alamut, hashshashinen gotorleku. zuzeu.eus, Creative Commons, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (Noiz kontsultatua: 2017-2-15).
  2. a b Ismaʿilism xvii. The imamate in Ismaʿilism. iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]