Nymphenburg jauregia
Nymphenburg jauregia | |
---|---|
Schloss Nymphenburg | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Unibertsitate-hiri | Munich |
Borough of Munich | Neuhausen-Nymphenburg |
Koordenatuak | 48°09′29″N 11°30′13″E / 48.15806°N 11.50361°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1664 |
Jabea | Bavarian Administration of State-Owned Palaces, Gardens and Lakes (en) Ferdinand Maria, Elector of Bavaria (en) |
Kudeatzailea | Bavarian Administration of State-Owned Palaces, Gardens and Lakes |
Komisarioa | Ferdinand Maria, Elector of Bavaria (en) |
Izenaren jatorria | Ninfa |
Erabiltzailea | Museum of Man and Nature (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Agostino Barelli (mul) Lorenzo Perti (en) |
Materiala(k) | Q1311783 |
Estiloa | arkitektura barrokoa Barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Schloß Nymphenburg 1, 80638 München |
Webgune ofiziala | |
Nymphenburg jauregia (alemanez Schloss Nymphenburg) Munichen dagoen jauregi barrokoa da. Bavariako agintarien udako jauregia izan zen. 800.000 m²-ko azalera duen parkea dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando Maria Bavariako Hautesleak eta Enriketa Adelaida Saboyakoaren aginduz eraiki zen 1675ean, beren seme Maximiliano Manuel II.a Bavariakoaren jaiotza zela eta. Semeak berak handitu zuen 1701ean bi pabiloi gehituz, bata iparraldean eta bestea hegoaldean.
Parkeak diseinu italiarra izan zuen hasieran, baina ondoren estilo frantsesa eta azkenik ingelesa nagusitu zitzaizkion. Kanal batek bitan banatzen du parkea eta alde bakoitzean laku bana dago. Hainbat pabiloi eraiki ziren parkean:
- Pagodenburg (1716-1719): Pabiloi oktogonala da, beheko solairua Delfteko baldosas dekoratua eta goiko solairua Chinoiserie estilora Joseph Effnerrek diseinatua.
- Badenburg (1719-1721): Oturuntza handiak egiteko pabiloi barrokoa da, hau ere Joseph Effnerrek diseinatua.
- Magdalenenklause (1725-1728): Hausnarketarako sorturiko hondar faltsuak dira.
- Amalienburg (1734-1739): Karlos VII.a Bavariakoarentzako ehizarako aterpea da. Ispiluen gela berezia dauka. Europako rokokoaren maisulan kontsideratua dago.
- Monopteros (1862-1865): Leo von Klenzen tenplu neoklasikoa.
Jauregia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregia, bere parkearekin batera, gaur egun Municheko lekurik ospetsuenetako bat da. Steinerner Saal (Harrizko Aretoa), Johann Baptist Zimmermannen zeruan freskoak eta François de Cuvilliesen apaingarriak dituena, leku ikaragarria da. Jauregiaren erdiko pabilioiaren hiru solairu baino gehiago hartzen ditu.
Gela batzuek, oraindik, euren jatorrizko apaindura barrokoa erakusten dute, beste batzuk, beranduago, rokoko edo neoklasiko estiloan berrapainduak izan ziren bitartean. Hegoaldeko pabiloiko jantoki zaharrak Luis I.a erregearen Edertasunen Galeria hartzen du gaur egun.
Errege zalditegiek ekitaldi historiko garrantzitsuetan erabili zen gurdi museo garrantzitsuenetako bat dute. Museoaren erakarpen handienen artean, Luis II.a erregearen gurdi eta lera bikainak nabarmentzen dira. Lehen solairuan, Nymphenburgeko portzelana bilduma bat dago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala