Ojibwa
Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 360.000 |
Hizkuntza | Ojibwera eta ingeles |
Erlijioa | Protestantismo, katolizismo eta Animismo |
Honen parte | Lehen Nazioak |
Geografia | |
Jatorria | Ontario, Kanada, Saskatchewan, Manitoba, Alberta, Columbia Britainiarra, Michigan, Wisconsin, Minnesota, Ipar Dakota, Montana eta Kansas |
Estatua | Ameriketako Estatu Batuak |
Koordenatuak | 46°41′15″N 92°11′21″W / 46.6875°N 92.1892°W |
Ojibwa edo chippewa[1] Ipar Amerikako indiar herria da. Ojibwak ojibwaz mintzo dira, eta garai batean Kanadako Superior eta Huron aintziren ertzean bizi ziren. 1970ean 30.000 ojibwa zeuden Ameriketako Estatu Batuetako Minnesota, Michigan, Montana, Ipar Dakota eta Wisconsin estatuetako indiar erreserbetan, eta 50.000 Kanadako Ontario, Manitoba eta Saskatchewan probintzietako erreserbetan.
Antzinako bizimodua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leinu bakoitza talde ibiltarietan banatua zegoen. Udazkenean, taldeak zein bere ehizalekuetan barrena sakabanatzen ziren, eta udan berriro elkartzen ziren arrantzaguneetan. Talde batzuek arroza eta artoa ereiten zuten. Urki-azala erabiltzen zuten txalupak, txabolak eta lanabesak egiteko.
Hasieran taldeko buruzagiek ia ez zuten aginpiderik, baina 1670 inguruan ojibwak eta frantses larru-saltzaileak harremanetan hasi ahala buruzagitza gero eta garrantzitsuagoa egin zen, eta oinordekotza aitagandik semeagana igarotzen zen.
Oso erlijio-mota berezia eta garatua zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |