(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Olinpia Greziakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Olinpia Greziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olinpia Greziakoa

Bizitza
JaiotzaWeill Cornell Medical Center (en) Itzuli eta New York1996ko uztailaren 25a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLondres
SoHo
Familia
AitaPavlos, Crown Prince of Greece
AmaMarie-Chantal Greziakoa
Haurrideak
Familia
LeinuaGlücksburg-eko Etxea
Hezkuntza
HeziketaGallatin School of Individualized Study (en) Itzuli
Wellington College (en) Itzuli
Parsons The New School for Design
Jarduerak
Jarduerakikaslea, modeloa eta Socialitea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGreziako Eliza Ortodoxoa

Instagram: olympiagreece Edit the value on Wikidata

Maria Olinpia Greziakoa (grezieraz Μαρία Ολυμπία; New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1996ko uztailaren 25a) modeloa eta printzesa da, Pablo Greziako printze oinordekoaren eta Marie-Chantal Greziako ezkontidearen lehen alaba eta alaba bakarra da, beste lau neba ditu.[1]

Greziako Maria-Olympia (Maria-Olimpia) 1996ko uztailaren 25ean jaio zen New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan, Greziako Paulo eta bere emazte Marie-Chantal britainiarraren alaba da. Greziako Erresuman monarkia indargabetu eta gero jaio zen arren, Greziako eta Danimarkako printzesa da, eta herrialde horretako errege familiako kidea. Aipatzekoa da errege-etxe greziarraren titulu errealak Danimarkako errege-etxeak erabiltzen dituela ofizialki, non greziar kide guztiak Danimarkako printze edo printzesak diren, beren eskubidez. Grezia errepublika bada ere, lehen aipatutako tituluak Danimarkako monarkiaren gorteak bermatu eta ofizialki onartzen ditu, eta Danimarkako erresuman legezko titulu bihurtzen ditu. Greziako errege-familiako kide guztiek, Mikel Greziako printzearen ezkontide Marinak eta haren alabek, Alejandra eta Olga printzesek, izan ezik, Danimarkako printze eta printzesa tituluak dituzte, errege-gorentasunaren trataerarekin.

Konstantino II.a Greziakoa eta Ana Maria Danimarkakoaren (Greziakoa) lehen biloba. Greziako Errege Familiako kidea da, eta bost haurrideetatik zaharrena. Bere neba gazteagoak Constantine Alexios, Achileas Andreas, Odysseas Kimon eta Aristides Stavros printzeak dira.

1996ko abenduaren 22an bataiatu zuten, Sanduzelaiko Katedral patriarkalean, Greziako Eliza ortodoxoaren pean, gero bere beste lau nebak bezala. Bere aitabitxiak Charles III.a Erresuma Batuko erregea, bere aitaren aldeko Alexia Greziako izeba,Mikel Greziakoa eta bere amaren aldeko Pia Getty izeba izan ziren.

Artearen Historia, antzerkia, argazkilaritza eta diseinu grafikoa ikasi zituen Suitzako ikastetxe pribatu batean, arte edo modan karrera bat jarraitzeko. Pasantia bat egin zuen Diorren joskintza sailean, 17 urterekin.[2][3]

Olimpia 2019ko maiatzean graduatu zen New Yorkeko Unibertsitateko Gallatin eskola ospetsuan.

Moda ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbatekin jardun du desfileak egiten: Teen Vogue, Town & Country, Tatler, Hello, ¡Hola![4][5][6], eta W.[7][8][9] 2017ko ekainean, Dolce & Gabbanarako desfilatu zuen Olimpiak.[10]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Olga eta Sofia Santuen Ordenako gurutze handiko dama.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]