Otao
Otao | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′49″N 1°34′06″W / 42.7137473°N 1.5682555°W |
Garaiera | 601 m |
Demografia | |
Biztanleria | 7 (2020) |
Otao[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 11 biztanle zituen.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elortzibarko hegoaldean dago Otao, NA-234 edo Tebasko errepidearen ondoan. Herri mugakideak honakoak dira: Ezperun mendebaldean, Zabalegi ipar-mendebaldean, Elortz iparraldean, Iharnotz ekialdean, eta Alaitzeko mendilerroa hegoaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako jaurerria, 1280an urteroko 32 soldata ordaintzen zituen petxa moduan. 1466an Leonor printzesak Juan Gurpideri eman zion jaurerriaren gaineko jabetza. Jerusalengo San Joan Ospitale ordeneko kideek hainbat jabetza izan zituzten Otaon XIII. mendean zehar.
1847ra arte, herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten. 1803an errota eta urtero 1.200 errealgo zuzkidura zuen eskola zituen.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Salvador kalea
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
9 | 9 | 9 | 9 | 10 | 11 | 11 | 11 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko eliza, inguruko bertze elizak bezala, hagitz zaharberritua izan zen XVI. mendean. Erdi aroko eliza originalaz mantentzen den bakarra koruaren zatia da.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantzisko Xabier Mina (1789-1817), gerrillari eta militarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Otano.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
---|---|---|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |