PNL
PNL edo Programazio Neurolinguistikoa teknikaren laguntzarekin, pentsamendu negatiboak eduki beharrean kontzienteki kontrolatu daitekeen eta etekin handiagoak ematen dituen jarrera baikorragoa izan dezakegu komunikazio pertsonalean eta erakundeetako zuzendaritzetan zein enpresa munduan. Jende askok lotzen du optimismoa ingurunearen ikuspegi inozo batekin, baina kontua da jarrera horrek bizitza errazten digula eta gure osasuna ere hobetu dezakeela. Lo hartzea kostatzen bazaizu buruari buelta gehiegi ematen dizkiozulako edo pentsamendu negatiboak darabiltzazulako buruan, jakin ezazu horrek baduela konponbidea. PNLren aitzindariak Richard Bandler eta John Grinder izan ziren; horien arabera, gizakiok mundua modu bakar eta berezian ikusten dugu, errealitate objektiboa modu subjektiboan interpretatzen baitugu, gure esperientziak lengoaiaren erabilera jakin baten bitartez komunikatuz. Beraz, mundua ikusteko modua aldatzea lortzen badugu eta izan nahi dugun jarrera kontzienteki aukeratzen badugu, onura gehiago lortuko ditugu.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PNLren bidez, gehien erabiltzen duten pentsamendu eredua zein den eta zein emaitza lortzen dituzten jakin dezakete. Pentsamendu eredu hori aski probetxugarria ez dela pentsatzen badute, beren neurrira birmoldatu dezakete. Entrenamendu eta diziplina kontua da. Beraz, PNLren helburuak dira, pentsamendu txarrak alde batera uztea eta pentsamendu onei bidea irekitzea, gure osasun psikologikoa zaintzeko.
Teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Burujabetza
2. Aldartea aztertzea eta aldatzea
3. Helburu eta balio propioez jabetzea
4. Fluxu-egoera versus estresa
5. Pertsonen arteko eragina
6. Estresa pertsonen arteko harremanen mende egon daiteke
7. Tentsio-giroan hitz egitea
8. Besteren emozioei aurre egitea