Paul Scofield
David Paul Scofield (Birmingham, 1922ko urtarrilaren 21a - Sussex, 2008ko martxoaren 19a) britainiar aktorea izan zen, antzokian, zineman eta telebistan aritutakoa. Shakespearen aktore hoberenetarikoa kontsideratu dute eta nahiago izan zuen antzokia filma baino.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Scofield Birminghamen jaio zen 1922ko urtarrilaren 21ean, Warwickshiren, Ingalaterran. Mary eta Edward Harry Scofield izan zituen gurasoak eta umeak aste gutxi zituenean, sendia Hurstpierpointera joan zen bizitzera, Sussexen, aita eskolako zuzendari egin zutelako. Aita anglikanoa izan zen bitartean, ama katolikoa zen. Amaren fedean bataiatu zuten Paul txikia.
1939an, Scofieldek eskola utzi zuen 17 urte zituenean eta antzerkian hasi zen eta berehala alderatu zuten Laurence Olivier handiarekin.
1942ko urrian ezkondu zen Joy Parker aktorearekin. Bikoteak 2 seme-alaba izan zituen: Martin (1945ean jaioa) eta Sarah (1951n jaioa).
Leuzemiak hil zuen Scofield Sussexen, 2008ko martxoaren 19an, 86 urte zituenean.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an, Pericles, Prince of Tyre de Walter Nugent Monck obran egin zuen lan Royal Shakespeare Theatre-en Stratford-upon-Avon.
1949an, Alejandro Magno izan zen Terence Rattiganen Adventure Story obran.
1966an, Royal Shakespeare Companyren Staircasen hartu zuen parte.
Bere bizitzan hainbat Antzerki sari irabazi zuen, horien artean Tony Saria A Man for All Seasons lanarengatik 1960an.[2]
1979an Amadeus lanaren muntaia originalean azaldu zen, Salieriren paperean.
Oso ezaguna egin zen Shakespearen lanetako hainbat interpretazio egiteagatik. 2004an, Royal Shakespeare Company-ko kideek Shakespearen historiako interprete onena aukeratu zuten eta Paul Scofieldek jaso zuen Liar Erregea obran egindako lanarengatik.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen Thomas Mororen papera egiteagatik A Man for All Seasons lanean.[3] [4]
1994an, Oscar Sarietarako bigarren izendapen bat jaso zuen Robert Redfordek zuzenduriko Quiz Show: El dilema lanagatik. 1950eko hamarkadan, AEBetan, Twenty One telebista programak eragindako eskandalua ukitzen zuen filmak eta Scofield Mark Van Dorenen papera egiten zuen, eskandaluaren protagonista zen Dorenen aita, alegia. [5] [6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1955 | That Lady | Filipe II.a Espainiakoa | |
1958 | Carve Her Name with Pride | Tony Fraser | |
1964 | The Train | Col. von Waldheim | |
1966 | A Man for All Seasons | Sir Thomas More | |
1968 | Tell Me Lies | ||
1970 | Bartleby | The Accountant | |
Nijinsky: Unfinished Project | Sergei Diaghilev | ||
1971 | King Lear | King Lear | |
1973 | Scorpio | Zharkov | |
A Delicate Balance | Tobias | ||
1983 | Ill Fares the Land | voice | |
1984 | Summer Lightning | Old Robert Clarke | |
1985 | 1919 | Alexander Scherbatov | |
Anna Karenina | Karenin | Telefilm | |
1989 | When the Whales Came | The Birdman | |
Henry V | Karlos VI.a Frantziakoa | ||
1990 | Hamlet | Mamua | |
1992 | Utz | Doctor Vaclav Orlik | |
London | Narrator | ||
1994 | Genesis: The Creation and the Flood | Voice | |
Quiz Show | Mark Van Doren | ||
1996 | The Crucible | Thomas Danforth | |
1997 | Robinson in Space | Narratzailea | |
1999 | Animal Farm | Boxer | Ahotsa |
Rashi: A Light After the Dark Ages | Ahotsa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «BFI Screenonline: Scofield, Paul (1922-2008) Biography» www.screenonline.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Paul Scofield's career highlights» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Obituary: Paul Scofield. 2008-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2008-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Acting world mourns Paul Scofield. 2008-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Ian McKellen | Writings | Tribute | Paul Scofield, 1922 - 2008» mckellen.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]