Pepe Iglesias
Pepe Iglesias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ángel Iglesias Sánchez |
Jaiotza | Buenos Aires, 1915eko otsailaren 7a |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Santiago, 1991ko martxoaren 4a (76 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
José Ángel Iglesias Sánchez, ezagunagoa Pepe Iglesias gisa (Buenos Aires, Argentina, 1915eko otsailaren 11 – Santiago, Txile, 1991ko martxoaren 4a), argentinar antzezle komikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buenos Airesko vaudevilletan hasi zen antzerki-lanak egiten, baina Espainian lortu zuen osperik handiena, 1950eko hamarraldiaren erdialdera, Servicio Español de Radiodifusión irratiko irratsaioen bidez.
El Zorro goitizena erabiliz, El Hotel de la sola Cama irratsaioa sortu zuen. Bertan, desarrollismo garaiko Espainiako arazo sozialen parodia egiten zuen. Berak interpretatutako pertsonaiarik ezagunena Finado Fernández izan zen. 1960ko hamarraldia arte irratiko errege izenaz ezagutzen zuten, baina handik aurrera, telebistaren eraginez, bere ospea itzaliz joan zen.
Telebistako saioetan eta film kaskar batzuetan parte hartu zuen arren, ez zuen telebistaren mundura egokitzen jakin. Urte batzuk lehenago Argentinako irrati eta telebistarako lanak ere egiten hasi zen. Bihotzeko gaitz batek jota hil zen, Txileko ospitale batera zeramatela, eta Buenos Airesen lurperatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.