Petri Foixkoa
Petri Nafarroakoa edo Petri Foixkoa (Paue, 1449ko otsailaren 7a – Erroma, 1490eko abuztuaren 10a) Nafarroako infante eta kardinala izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaston IV.a Foixkoa eta bere emaztea zen Leonor I.a Nafarroakoa erreginaren semea izan zen. Osaba Petri Foixkoa "Zaharra" zuenez, "Gaztea" ezizena hartu zuen.
Parisen eta Ferraran ikasi ondoren, Erroman frantziskotar bilakatu zen. 1475ean Vannes eta Aireko apezpikua izendatua, hurrengo urteko abenduaren 18an Sixto IV.ak kardinal bilakatu zuen. 1484an Baionako eta 1485 eta 1489 artean Palermoko artxidiozesiaren administratzailea izan zen. 1489an Maltako artxidiozesiaren administratzaile izan ondoren, Palermoko artzapezpiku izendatu zuten.
1484ko konklabean parte hartu zuen, noiz Inozentzio VIII.a hautatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Altamira, Rafael. (1999). Spagna, 1412-1516. in: Cambridge University Press - Storia del mondo medievale. VII Garzanti, 546-575 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1449ko jaiotzak
- 1490eko heriotzak
- Nafarroako Erresumako biografia zirriborroak
- Pauetarrak
- Nafarroako infanteak
- Euskal Herriko kardinalak
- Baionako apezpikuak
- Aire eta Akizeko apezpikuak
- Italiako apezpikuak
- Nafarroako apaizak
- Euskal Herriko frantziskotarrak
- Foix leinua
- Artzapezpikuak
- Erroman hildakoak
- Monarken semeak