Espainiar pezeta
Espainiar pezeta | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Espainia, Andorra, Kubako kapitaintza nagusia, Filipinetako kapitaintza nagusia, Puerto Ricoko kapitaintza nagusia, Ifni, Mendebaldeko Sahara, Marokoko Protektoratu Espainiarra eta Ekuatore Ginea |
Nongo eskumena | Espainia |
Jaulkitzailea | Espainiako Bankua |
Ikurra | pezetaren ikurra |
Historia | |
Hasiera | 1868ko urriaren 19a |
Ordezkatzen du | Spanish escudo (en) |
Artikulu hau Espainiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pezeta».
Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1868ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen Frantziako frankoarekin. Pezetaren laburdura "pta." da euskaraz.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pezeta hitzerako bi jatorri eransten dira: gaztelaniazko ‘peso’ hitzeko txikigarria, eta katalanezko ‘peceta’ (pieza txikia). Edozein moduan Katalunian agertu zen hitza XV. mendean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Independentzia Gerran peseta txanponak agertu ziren Kataluniako leku askotan; baina ofizialki 1868ko urriaren 19an moneta-unitate bihurtu zen Serrano jeneralaren Behin-behineko Gobernuaren dekretuaren bidez, ezkutua ordezkatuz. Frantziako frankoa modelo bezala hartu zuen, 100 zentimotan banatuta.
Pezeta bateko azken txanpona oso txikia zen, aluminiozkoa, 14 mm.etakoa eta 0,55 g.koa.
Eta ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean eurori lekua utzi zuen.
Euroarekiko baliokidetasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 euro = 166,386 pezeta