Pierre Zabalo
Pierre Zabalo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Landibarre, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, ikertzailea eta saiakeragilea |
Pierre Zabalo[1] (Landibarre, 1953 - ) euskal idazle, irakasle eta ikertzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landibarreko (Nafarroa Beherea) Jondohozti (Doneztebe) auzoan jaio zen. Lanbidez irakasle, lau urtez Malin eta beste lau Mendiben eman eta gero 1972an Milafrangara (Lapurdi) heldu zen irakaskuntzan aritzeko; harrezkero han bizi da. Milafrangan hemeretzi urtez irakasle eta geroago Gorputz hezkuntzan Kontseilari Pedagogikoa izan da. Milafrangako pilota batasuneko idazkaria da eta herriko Bizi Berria elkarteko kidea da[2].
Pilotazale handia, kirol honi eta herri kirolei buruzko liburu batzuk idatzi ditu. Berak egindako zenbait liburu bere kabuz argitaratu ditu, Pilotasoro izena argitaletxearentzat aukeratuta. Urte luzez Frantziako Pilota Federazioko diruzaina izan zen eta departamenduko Pilota Komiteko sortzailea izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zer da pilota (1997).
- Pilotaren gogoa, Elkar.
- Gerezi xuriak, Pilotasoro, Milafranga, 2011. Eleberria; duela 50 urteko Landibarreko bizitzaz eta bertako euskara erabiliz.
Frantsesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pour connaître la Pelote Basque, Pilotasoro.
- La Pelote Basque, Alan Sutton.
- A la découverte de la pelote basque...Le Chistera, Monhélios.
- Les cerisiers blancs, Pilotasoro, 2004. Gerezi xuriak liburuaren frantsesezko bertsioa.
Espainieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pelota Vasca, Mikel Bringasekin.
Elebiduna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mémoire de la Pelote Basque et des jeux de bergers/Euskal pilotaren gogoa eta Artzain Jokoak, 2002, autoedizioa. Jakes Casaubonekin. Bere barruan Pilotasoro - Pilotakagia liburuxka dago, pilotasoroez eta beren kokapenez.
- Force basque, indar jokoak, Pilotasoro.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantseserako sortutako grafian Sabalo.
- ↑ Bizi Berria, Sud Ouest, 2011ko abenduaren 5a.