(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Pleiadeak (astronomia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Pleiadeak (astronomia)

Koordenatuak: Zeruko mapa 03h 47m 24s, +24° 07′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau izar-kumuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pleiade (argipena)».
Pleiadeak (astronomia)
Behaketa
Distantzia Lurretik134,4 pc
Itxurazko magnitudea (V)1,6
Mota espektralaI,3,m
Metaltasuna−0,01
Honen izena daramaPleiade eta pearl necklace (en) Itzuli
KonstelazioaTaurus
Abiadura erradiala5,65 km/s
Igoera zuzena56,75 °
Deklinazioa24,1167 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa7,5 ly
Masa800 M☉
Izendapenak
Pleiadeen kokapen-mapa

Pleiadeak edo Bost Oiloak, Messier 45 edo M45 izenaz ere ezaguna, Ipar hemisferioko izar-kumulu bat da, begi hutsez ikusten dena gaueko zeruan, Taurus konstelazioaren albo batean kokatua.[1] Ezaguna da aspalditik, eta kultura askotako antzinako mitologian agertzen da. Izena greziar mitologiatik dator, Pleiadeak Atlasen zazpi alabak baitira. Euskal Herriko bazter askotan Oiloloka bere txitekin deitzen diete.

1.000 izarrek, gutxi gorabehera, osatzen dute kumulua, eta haietatik dozena bat begi hutsez ikus daitezke. Oso izar gazteak dira; 30 argi-urteko espazio batean daude, Lurretik 450 bat milioi urtera. Lurretik gertuen dagoen kumuluetariko bat da. Izarrok duela 100 bat milioi urte sortu ziren, izarrarteko gas-hodei batetik. Izar-kumulurik handienak eta distiratsuenak zuri-urdinak dira, Eguzkia baino bost aldiz handiagoak.

Zerua garbi dagoenean eta Ilargirik ez dagoenean, izar urdin distiratsuenak begi hutsez ikus daitezke (parentesi artean, itxurazko magnitudea): Taygeta (4,3), Pleione (5,09), Merope (4,17), Maia (3,88), Electra (3,71), Celaeno (5,46), Atlas (3,63) eta Alcyone (2,87).

Adituen arabera, beste 250 milioi urtez baino ez dira biziko elkarrekin. Denbora hori igarotzerako, elkarrengandik bereizi egingo dira,

Ipar hemisferioan, neguan, aski nabarmen agertzen direnez, antzinateko kulturetan ere ezagunak izan ziren. Indiako Mahābhārata epopeian aipatzen dira, Homeroren Iliada eta Odisea epopeietan ere bai; baita Biblian eta maien liburu sakratuan ere.

Herri-kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz Pleiadeei Izar-malkoak deitu izan zaie. Hortik Fernando Morilloren liburu arrakastatsuaren izenburua.

Japoniako Subaru automobil-konpainiaren logoa Pleiadeen kumulua da. Japonieraz, Pleiadeen kumuluak «Subaru» izena du.

Beste izen arruntak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pleiadeak tokiko euskarazko testuetan:[2] Bost-oiloak; Bost-izarrak; Oilaloka (Txitoiloak, Txita-kolokak, Koloka-txitak, Oilakolokatxitak); Sei-izarrak; batzuetan Izar zazpikiak; Zazpi izarrak. Tokiko gaztelaniaz: Las Siete Cabritillas.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]