Potala jauregia
Potala jauregia | |
---|---|
པོ་ཏ་ལ | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
World Heritage Sites in Tibet | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Tibeteko eskualde autonomoa |
Prefektura mailako hiri | Lhasa |
Barruti | Chengguan Barrutia |
Koordenatuak | 29°39′28″N 91°07′01″E / 29.657777777778°N 91.116944444444°E |
Historia eta erabilera | |
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa | 2000, 2001 |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 117 () × 350 () × 400 () m |
Azalera | 13 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 707-001 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
1-0107-3-060 | |
Webgune ofiziala | |
|
Potala jauregia (tibeteraz: པོ་ཏ་ལ, txinera tradizionalez:
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.
Potala jauregiaren izena Indiako hegoaldeko Potalaka mendiaren izenetik dator.[1] Potalaka mendia da Avalokiteśvara bodhisattvaren bizileku mitikoa; eta Potalaka izenak «distira» esan nahi du.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VII mendeko Songtsen Gampo Tibetar erregeak Muino gorrian eraikitako jauregi baten gainean eraiki zen Potala jauregia[3]. Oraindik antzinako jauregiaren atal batzuk mantentzen dira, ipar-ekialdean kokaturik dauden bi kapera[4].
Lobsang Gyatso bosgarren dalai lamak hasi zuen jauregiaren eraikuntza 1645 urtean.[5] Dalai lamaren aholkulari izpirituala zen Konchog Chophelek gobernuaren egoitza ezartzeko toki egokia zela aholkatu zion, izan ere Drepung eta Sera monastegien eta Lhasa hiri zaharraren artean kokaturik baitago[6]. Kanpoaldeko egitura hiru urtean eraiki zuten baina barnealdea egiteko 45 urte behar izan ziren. Dalai lama eta bere gobernua 1649an ezarri ziren Potrang Karpo delakoan («jauregi zuria»). Potrang Marpo («jauregi gorria») 1690 eta 1694 artean eraiki zen. XVIII. mendetik aurrera dalai lamaren neguko jauregia izan da.[7]
1959ko Tibetarren matxinadan jauregia kaltetua izan zen baina 1966ko Txinako Iraultza Kulturalean ez zuen kalterik izan Zhou Enlai Txinako lehendakariak pertsonalki hala eskatuta.[7]
1994 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua izan zen eta 200o eta 2001 urteetan Jokhang eta Norbulingka tenpluak gehitu zitzaizkion izendapen honetan.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Potala jauregia Hongshan izeneko mendian dago, 3700 metroko altueran. Ri Marpo («muino gorria») aldean kokaturik dago, Lhasa haranaren erdian.[8] 410.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta, bere eraikitako hedadura, 130.000 metro karratukoa da.
Maldan gogorrean eraikitako hormek hainbat mailatan teilatu lauak eta leiho lerroak ditu eta gotorleku itxura nabarmena ematen diote. Hegoaldeko oinarrian enparantza handi bat dago, hori ere hesitua, hormaz eta atariz josia.
Potalaren erdigunean dago Potrang Marpo («jauregi gorria»). Han daude aurreko dalai lamen kaperak eta aretoak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Potala jauregia.
-
Dalai Lamaren gela.
-
Estupak.
-
Jauregiaren teilatua.
-
Jauregi gorriaren hormak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Stein, R. A. Tibetan Civilization (1962).
- ↑ (Ingelesez) Lokesh CHANDRA, The Thousand-Armed Avalokiteśvara, Delhi Berria: Abdhinav Publications / Indira Gandhi National Center for the Arts, 1988, 35. orrialdea.
- ↑ Dillon, Michael. (1998). a cultural and historical dictionary. Routledge, 184 or..
- ↑ Maher, Derek F.. (2010). One hundred thousand moons. BRILL, 123 or..
- ↑ Laird, Thomas. (2006). The Story of Tibet: Conversations with the Dalai Lama. Grove Press, 175 or. ISBN 978-0-8021-1827-1..
- ↑ Karmay, Samten C.. (2007). The Great Fifth. .
- ↑ a b (Ingelesez) conscious_journeys. (2018-02-25). «Potala Palace Facts- Conscious Journey | potala palace Inside» Conscious Journeys (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
- ↑ Stein, R. A.. (1962). Tibetan Civilization. Faber & Faber, 206 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Potala Jauregia