(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Primus inter pares - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Primus inter pares

Wikipedia, Entziklopedia askea

Primus inter pares hizkuntza askotan erabiltzen den formula juridiko-politikoa da, latinez emana eta euskaraz literalki lehena parekideen artean esan nahi duena. Printzerri (estatu) bateko gobernu edo buruzagitza mota bat adierazten du, non buruzagi batek, bere meritu edo ezaugarri nabarmenengatik eta besteen onespenez, agintea hartzen baitu; jatorriz edo karguz, hala ere, herrialde edo erakundeko beste pertsonaia nagusien parekoa da, eta haien aurrean erantzuten du bere ekintzengatik.

Antzinako Erroman du jatorria, Julio Zesar kontsula hala zen hasiera batean, senatuak denbora baterako agintari izateko aukeratua. Aldiz, Oktavianotik aurrera, hori bukatzen hasi zen, primus inter pares izatetik enperadoreek augustus titulua hartu zuten, senatuaren gainetik kokatzen zituen izendapena, nahiz eta artean formalki senatuaren oniritzia bilatzen zuten. Enperadorea jite jainkotiarra hartzen joan zen. Behe Inperioan, enperadorearen jainkotiartasuna nagusitu zen.

Erdi Aroan, primus inter pares oso hedatutako printzipioa zen Europako herrien egitura politikoan, hala nola Nafarroan edo Eskozian, harik eta Behe Erdi Aroan eta, bereziki, Elizaren eta Egoitza Santuaren babesaz, erregearen botere absolutuaren ideia nagusitzen hasi zen arte: Dei gratia Rex titulua izaten zuen. Egun ere herrialde askotako gobernu eta erakundeetan erabiltzen da. Adibidez, erakunde bateko kideen artean, bozeramaile moduan zaharrena aukeratzen denean, primus inter pares aukeraketa modua erabili dela esan daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]