Ranjit Singh
Itxura
Ranjit Singh | |||
---|---|---|---|
1801eko apirilaren 12a - 1839ko ekainaren 27a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gujranwala, 1780ko azaroaren 13a | ||
Herrialdea | Sikh Inperioa | ||
Heriotza | Lahore, Lahore Fort (en) eta Sikh Inperioa, 1839ko ekainaren 27a (58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Samadhi of Ranjit Singh (en) Lahore | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Maha Singh | ||
Ama | Raj Kaur | ||
Ezkontidea(k) | Datar Kaur (en) (1792 - 1838ko ekainaren 20a) Mahtab Kaur (en) (1796 - 1839ko ekainaren 27a) Jind Kaur (en) (1829 - 1839ko ekainaren 27a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Punjabera persiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Sikhismoa |
Ranjit Singh (punjaberaz: ਮਹਾਰਾਜਾ ਰਣਜੀਤ ਸਿੰਘ ਜੀ; Budrukhan edo Gujranwala, Punjab, 1780ko azaroaren 13a - Lahore, Punjab, gaur egun Pakistan, 1839ko ekainaren 27a) Punjabeko Sikh Erresumaren sortzailea eta lehen maharaja izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren aita Mahan Singh hil zenean, Lahore eta Amritsar hiriak lotu zizkion sikhen erresumari. Sutlej hiritik hegoaldeko eremuak ere lotu nahi izan zituen, baina ingelesekin egin zuen topo, eta Amritsarreko hitzarmena izenpetu zuen 1809an. Gudaroste modernoa sortu zuen europarren laguntzarekin, eta, horri esker, Kaxmirreraino hedatu zuen erresuma. Britainiarrei lagundu zien afganistandarren aurkako gerran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ranjit Singh |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.