Richard Donner
Richard Donner | |
---|---|
(1979) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Donald Schwartzberg |
Jaiotza | Bronx, 1930eko apirilaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2021eko uztailaren 5a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lauren Shuler Donner (1985 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, errealizadorea eta zinema aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | |
Richard Donner (New York, 1930eko apirilaren 24a, - Los Angeles, 2021eko uztailaren 5a), Richard Donald Schwartzberg jaioa, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea izan zen. 1970eko eta 1980koko Hollywoodeko filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu zituen, hala nola, The Omen, Superman, The Goonies eta Lethal Weapon.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Richard Donner New Yorken sortu zen, 1930eko apirilaren 24an. Bere belaunaldiko zinemagile asko bezala, telebistan eman zituen lehen pausoak eta, 1960an hasita, hainbat telesail ikonikoetako atalak zuzendu zituen: The Twilight Zone, Perry Mason, Get Smart, The Fugitive, Ironside, Kojak...[1]
1976an, berriz, zinemarako jauzia egin zuen beldurrezko ekoizpen handi batekin: The Omen. The Exorcist filmak urte batzuk lehenago izandako oihartzuna baliatu nahi zuen filmak, eta Gregory Peck eta Lee Remick izan zituen protagonista. Filmak arrakasta izan zuen, baina askoz handiagoa izan zen handik bi urtera Superman-ekin lortutako oihartzuna. Ekoizpenak 55 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen, 300 berreskuratu zituen mundu osoan eta, gainera, bidea eman zien Superman superheroiaren pertsonaian oinarritutako eta Christopher Reevek protagonizatutako hainbat filmi.[1]
1980ko hamarkadan, arrakastari eutsi zion Ladyhawke abenturazko film erromantikoarekin, The Goonies komediarekin eta, batez ere, Lethal Weapon film sailarekin. Gerora zuzendu zituen Scrooged, Charles Dickensen Eguberrietako ipuina-ren moldaketa (1988) Maverick umorezko westerna (1994), Assassins (1995) eta 16 Blocks (2006), bere azkeneko lana.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Ekoizlea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1961 | X-15 | Bai | Ez | |
1968 | Salt and Pepper | Bai | Ez | |
1969 | Lola | Bai | Ez | |
1976 | The Omen | Bai | Ez | |
1978 | Superman | Bai | Ez | |
1980 | Inside Moves | Bai | Ez | |
1982 | The Toy | Bai | Ez | |
1985 | The Goonies | Bai | Bai | |
Ladyhawke | Bai | Bai | ||
1987 | Lethal Weapon | Bai | Bai | |
1988 | Scrooged | Bai | Bai | |
1989 | Lethal Weapon 2 | Bai | Bai | |
1992 | Radio Flyer | Bai | Ez | David Mickey Evans ordeztu zuen |
Lethal Weapon 3 | Bai | Bai | ||
1994 | Maverick | Bai | Bai | |
1995 | Assassins | Bai | Bai | |
1997 | Conspiracy Theory | Bai | Bai | |
1998 | Lethal Weapon 4 | Bai | Bai | |
2002 | Tales from the Crypt: Ritual | Ez | Bai | Avi Nesherrek zuzendua |
2003 | Timeline | Bai | Bai | |
2006 | 16 Blocks | Bai | Ez | |
Superman II: The Richard Donner Cut | Bai | Ez | Superman II-ren Richard Donnerren bertsioa |
Ekoizle exekutiboa
- Omen III: The Final Conflict (1981)
- The Lost Boys (1987)
- Delirious (1991)
- Free Willy (1993)
- Free Willy 2: The Adventure Home (1995)
- Tales from the Crypt: Demon Knight (1995)
- Bordello of Blood (1996)
- Free Willy 3: The Rescue (1997)
- Any Given Sunday (1999)
- X-Men (2000)
- X-Men Origins: Wolverine (2009)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Lizarralde, Mikel. Richard Donner hil da, 'Superman', 'The Omen' eta 'Lethal Weapon'-en zuzendaria. Berria, 2021eko uztailak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-3).