(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Roger de Flor - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Roger de Flor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger de Flor

komandante buru


adalid (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRutger von Blum
JaiotzaBrindisi, 1267 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAragoiko koroa
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaEdirne1305eko apirilaren 30a (egutegi gregorianoa) (37/38 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Maria Asanina (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakSiziliera
Jarduerak
Jarduerakcondottieroa, militarra eta Almogavarrak
KidetzaKataluniako Konpainia Handia
Zerbitzu militarra
Graduamegas doux (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakGurutzadak
Akreko setioa

Roger de Flor, Roger Blum jaioa, (Brindisi, Siziliako Erresuma, 1267 - Hadrianopolis, Bizantzioko Inperioa, 1305eko apirilaren 30a) Kataluniako abenturazalea, jatorriz germaniarra. Rikardo Blum belatz ehiztari germaniarraren semea zen. Tenpluko zaldun baten zerbitzuan hasi zen mutikotan eta gazterik hartu zuen parte kristauen ebakuazio batean, San Joan Akrekoa hirian (1291, Palestina). Tenpluko ordenako maisu nagusiak ordenaren altxor batzuez jabetu zela egotzi eta Genoara jo zuen Roger de Florrek. Hiri hartan bildutako almogavare edo mertzenario kataluniar eta aragoitarren buru jarririk, itsas ohointzan hasi zen Mediterraneoan eta, indarturik, Aragoi, Katalunia eta Sizilia Bietako erregearen onespena jaso zuen. 1303. urtean, Andronikos II.a Bizantzioko enperadorearen zerbitzuan jarri zen turkiarren aurka bere almogavareekin eta, Asia Txikiko eremu handi askoren jabe egin ondoren, bertako zesar titulua jaso zuen enperadorearengandik. Migel IX.ak, Andronikos II.aren semeak, errezeloa hartu zion eta hilarazi zuen, almogavare askorekin batera, oturuntza baten ondoren. Almogavareek mendeku hartu eta izugarrizko triskantza egin zuten Trazian eta Bizantzion ("kataluniar mendekua").

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger de Flor Aldatu lotura Wikidatan