(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Roy O. Disney - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Roy O. Disney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roy O. Disney

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoy Oliver Disney
JaiotzaChicago1893ko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaBurbank1971ko abenduaren 20a (78 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaElias Disney
AmaFlora Call Disney
Ezkontidea(k)Edna Disney (en) Itzuli  (1925eko apirilaren 11 -  1971ko abenduaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaDisney familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, ekintzailea eta bankaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0228397 Find a Grave: 1149 Edit the value on Wikidata

Roy Oliver Disney (Chicago, Illinois, 1893ko ekainaren 24a - Los Angeles, Kalifornia, 1971ko abenduaren 20a) AEBetako enpresaburua izan zen, The Walt Disney Companyren bazkide eta sortzaileetako bat, Walt Disney anaia gaztearekin batera.

Walt Disneyren anaia zaharrena Elias Disney eta Flora Call Disneyren bost seme-alabetatik hirugarrena izan zen. 1925eko apirilean ezkondu zen Edna Francisekin, eta harekin izan zuen seme bakarra: Roy E. Disney (1930ko urtarrilaren 10a - 2009ko abenduaren 16a).

1923an, Walt Disney anaiarekin batera, munduko enpresa ezagunenetako bat sortu zuen: The Walt Disney Company. Konpainia horretako zuzendari exekutiboa (1929-1971) eta konpainiako presidentea (1945-1971) izan zen.

Bere bizitzan zehar, Roy Disneyk Walt Disneyren anaia izateagatik etorri zitzaion ospea eta publizitatea errefusatu zituen. Bera oso lotsatia zen, eta pertsona pasiboa.

Walt Disney World Resort-ek 1971ko urrian ateak ireki ondoren, Roy erretiratu egin zen. Urte hartako abenduaren hasieran, begi baten gaineko "puntu" batez kexatu zen, eta bere okulistari bisita egiteko programatuta zegoen, betaurrekoen preskripzio berri baterako. Familiako kideek zorabiaturik aurkitu zuten, bere ohe ondoan amildu zen eta bihotzekoak jota hil zen. Forest Lawn Memorial Parken (Hollywood Hills) lurperatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]