Søren Kierkegaard
Søren Kierkegaard (Kopenhagen, 1813ko maiatzaren 5a - 1855eko azaroaren 11a) psikologo, filosofo eta idazlea izan zen. XIX. mendeko filosofo existentzialista nagusia da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijio-giroan hazi zen. 1841ean doktoretza-tesia egin zuen Ironiaren kontzeptua gaiaz, Kopenhageko Teologia Fakultatean. Regina Olsenekin izan zuen amodio galduak, eta eliza luteranoarekin izan zituen eztabaidek eragin handia izan zuten haren bizitzan. Hegelen filosofia objektiboaren kontra borroka egin zuen.
Izan ere, Kierkegaardentzat egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiozkoa, eta hiru horien artean aukeratu beharra dago. Fedea Jainkoarekiko harreman pertsonala da, eta harreman horretatik sortzen da estutasuna.
Eragina Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kierkegaard-en eragina Unamunok jaso zuen batez ere. Aipatzekoa da, era berean, gerra ondoan eta tradizioaren aurka Euskal Herriaren ideia berria ekarri zuen Txillardegik jaso zuen eragina ere. Kierkegaarden eragina Txillardegirengan, batetik zuzenekoa da eta bestetik Unamuno eta Sartre bezalako existentzialista frantsesen bitartezkoa. Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobela existentzia molde ezberdinen artean, Kierkegaardek azaldutakoen artean, aukeratu beharrak zuzentzen du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kierkegaardenak dira, besteak beste: Bata ala bestea (1843), Ikara eta dardara (1843), Estutasunaren kontzeptua (1844), Filosofia-zatiak (1844), Maitasunaren obrak (1847), Eritasun hilkorra (1848), Kristautasun-ariketa (1850). Kierkegaard ezagutzeko, garrantzi handikoak dira haren Egunerokoak.
Kierkegaarden eragina lehenago ikusi zen literaturan filosofian baino, eta batez ere XIX. mendearen hondar-urteetan Eskandinaviako literaturan (Henrik Ibsen eta August Strindberg) eta alemanezkoan XX. mendean (Franz Kafka eta Thomas Mann).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Søren Kierkegaard |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azurmendi, J. 2000: "Kierkeggard-en <<egunkari ezkutua>>" in Txipi Ormaetxea (arg.), Txillardegi lagun giroan, Bilbo: UEU ISBN 84-8438-007-6
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Danimarkako biografia zirriborroak
- 1813ko jaiotzak
- 1855eko heriotzak
- Kopenhagetarrak
- Danimarkako idazleak
- Danimarkako filosofoak
- Filosofo moralak
- Danimarkako psikologoak
- Kristau teologoak
- Gizon filosofoak
- XIX. mendeko filosofoak
- Existentzialistak
- Danimarkako saiakeragileak
- Aforismoegileak
- Egunerokogileak
- Psikologiaren filosofoak
- Filosofo sozialak
- Gogamenaren filosofoak
- Maitasunaren filosofoak
- Kopenhagen hildakoak