Sailor Moon
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Izenburua | |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | japoniera |
sailormoon.channel.or.jp |
Pretty Soldier Sailor Moon (japonieraz:
Hasiera batean, Naoko Takeuchik Codename wa Sailor V ("Sailor V klabe-izena") historia laburra argitaratu zuen argitaletxe bereko Run-Run aldizkarian. Istorioa hainbeste gustatu zenez, berehala egin zen anime saila bat egiteko proposamena. Hala ere, egileak nahiago izan zuen pertsonaia gehiago eta trama sendoago bat gehitu. Horrela sortu zen Bishōjo Senshi Sailor Moon telesaila, Codename wa Sailor V.aren jarraipena, paraleloki argitaratu zutena eta jatorrizkoaren gainean nagusitzen amaitu zuena. Codename wa Sailor V arrakastaz gaindituz, Bishōjo Senshi Sailor Moon animera jauzi egin zuen ia aldi berean, 1992an paperean argitaratzearekin batera. Lehen egokitzapen bizidun hau 42 hizkuntzatara bikoiztua izan zen (orain arte, bikoizketa gehien dituen animea) eta 80 herrialde ingurutan emititua. Telesailak Sera Myu izeneko musikal ugari ere izan zituen, baita Pretty Guardian Sailor Moon izeneko bertsioa ere, 49 kapitulu eta 6 bideo berezirekin.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Gravett, Paul. (2004-8-3). Manga: Sixty Years of Japanese Comics. Harper Design, 78 or. ISBN 978-1856693912..