Sakabo
Appearance
Sakabo taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Etxalarren, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakaboka aritzeko mutilak bi taldetan banatzen ziren, arrastoa egin eta handik tarte berdintsura kokatuz. Mutilak marra zapaltzera ateratzen ziren banan-banan; baina beste aldekoak, aldi berean ateratakoa baino bizkorragoa izaki, harrapatzen bazuen edo marra zapaltzea galarazten bazion, jokoz kanpo utzi eta bere aldamenera eramaten zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 161.or.
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/fr/sakabo/ar-151526/