Samovar
Itxura
Samovar Errusian eta inguruko herrialdeetan tea prestatzerakoan ura irakiteko erabili ohi den metalezko ontzia. Tximinia moduko batek erdialdetik zeharkatzen du ontzia, ura horren inguruan jartzen da eta behealdean duen sarearen gainean ikatza edo beste erregairen bat ezartzen da. Ontzia kobrez edo eztainu-aleazio batez egina izaten da, eta kanilaz hornitua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.