Samuel Pepys
Itxura
Samuel Pepys Britainia Handiko idazlea izan zen (Londres, 1633ko otsailaren 23a - Londres, 1703ko maiatzaren 26a). Bere garaiko pentsamendu-giroan eta politikan parte hartu zuen. Almirantegoaren idazkari eta Royal Societyko lehendakari izan zen. Eguneroko bat egin zuen, klabean idatzia: Diary. 1825ean, zati bat deszifratu eta argitaratu zen. 1970ean egin zen lehen argitalpen osoa. Garrantzi handiko dokumentua da garai hartako bizimodua, gortekoa eta herri xehearena ezagutzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Pepys |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.