(Translated by https://www.hiragana.jp/)
San Mamesko arkua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

San Mamesko arkua

Koordenatuak: 43°16′37″N 2°50′18″W / 43.27694444°N 2.83833333°W / 43.27694444; -2.83833333
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mamesko arkua
San Mames (1913-2013)
Lezamako instalazioak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLezama
Koordenatuak43°16′37″N 2°50′18″W / 43.27694444°N 2.83833333°W / 43.27694444; -2.83833333
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1952
Deseraikia 2013
Berreraikuntza 2015
Arkitektura
Egitura ingeniaritzaCarlos Fernández Casado (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak16,28 (altuera) × 115 (zabalera) m

San Mamesko arkua Athleticen estadio zaharra zen San Mamesen 1952tik 2013an eraitsi zen arte eserlekuen estalkia mantentzen zuen egitura arkitektonikoa zen. Ingeniaritzaren lorpentzat hartzen da[1], zutaberik gabeko estalkiak ikusgarritasun handiagoa ematen baitzien ikusleei[2] eta zubi baten elementua zena lehen aldiz erabili zelako munduan kirol-instalazio batean[1]. Athleticen, bere estadioaren eta Bilboren ikurretako bat izan zen[3][4]

Athleticek San Mamesen jokatu zuen 1913tik aurrera, baina hasierako harmailek berrikuntza eta handitzea behar zuten. Horrela, 1950ko hamarkadan lehiaketa bat deitu zen estalpea eraiki eta harmaila hendaitzeko. Carlos de Miguel Gonzalez, Ricardo Magdalena Gayan eta Jose Antonio Domínguez Salazar arkitektoek eta Carlos Fernandez Casado ingeniariak irabazi zuten lehiaketa hori[5].

Obra 1952ko urtarrilaren 23an hasi zen, eta 1953ko maiatzean amaitu zen[1]. mota horretan munduko arkurik luzeena izan zen; era berean, kirol-instalazio batean arku tentsore bat erabiltzen zen lehen aldia ere bazen[1]. Bere azpian munduko zutaberik gabeko estalkirik handienari eutsi behar zion, eta proiektuaren erdian erabaki zuten 480 tona pisatu beharrean 270 tona izango zituela[3]; ingeniarientzat erronka handia zen aldaketa hau[5].

Arkua bi zatitan eraiki zen, Basauriko San Migel burdindegian[3]. Muntaketa Sociedad Ibérica de Montajes Metálidos enpresak egin zuen, Bilbokoa, eta eraikuntza Isidro Castellanos S.A. enpresak.[1] Pixkanaka hasi ziren igotzen, egurrezko egitura baten gainean. Arku osoa behin osatuta, bi zatiak soldatu zituzten eta egurrezko egitura desegin zen. Metalezko egitura osoa arkutik eskegita geratu zen[5].

Ezaugarri teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku bikoitza hormigoi gainean eusten zen tribunaren bi aldeetan. Arkuaren begiak 115 metro zituen, 6,6 metroro San Andres gurutze forma zuen euskarri batekin bi arkuen artean. Arkuetako bat finkoa zen egituran eta, bestea, libreki mugi zitekeen. Elementu guztien sekzioa laukizuzena da[1].

Alderik altuenean 16,28 metroko altuera du[6].

Arkua gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Mamesko arkua, Lezaman

Arkua gaur egun Lezamako kirol instalakuntzatan dago, Bilbao Athletic bigarren taldeak jokatu ohi duen zelaiaren albo batean.[2]

Arkua elementu arkitektoniko babestua zen Bilbon, maila goreneko babesarekin. Baina 2006ko maiatzaren 12an D mailara jaitsi zuten, bertatik kentzeko aukera ematen zuena, Herria Aurrera hautes-plataformaren oposizio bakarrarekin[6].

Herri-kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, jokalari bat oso txarra zenean, "ez luke sartuko San Mamesko arkuan ere" esamoldea erabiltzen zen[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Colindres, J. M.; Madariaga, I. L.. (2006). Arco de San Mamés. .
  2. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-03-27). «El arco de San Mamés ya está en Lezama» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  3. a b c Cava Mesa, M. J.. (2014). El arco de San Mamés. .
  4. (Gaztelaniaz) «La tribuna de San Mamés, un icono para Bilbao» Visit San Mames 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «San Mameseko arkuaren historia, ikur arkitektonikoa eta Bilboren ikurra» Visit San Mames 2019-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  6. a b Uriarte, Iñaki. (2013-04-29). «El arco de San Mamés» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Lo del arco de San Mamés ya no cuela» Mundo Deportivo 2016-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]