Sara Beirão
Sara Beirão | |||
---|---|---|---|
1935 - 1942 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tábua (en) , 1880ko uztailaren 29a | ||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Mazarefes (en) , 1974ko maiatzaren 21a (93 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta kazetaria | ||
Jasotako sariak | |||
Izengoitia(k) | Álvaro de Vasconcelos |
Sarah de Vasconcelos Carvalho Beirão, Sara Beirão izenez ezagunagoa, (Tábua, 1880ko uztailaren 29a – ibidem, 1974ko maiatzaren 21a) portugaldar idazle, kazetari, filantropo eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria José da Costa Mathias eta Francisco de Vasconcellos Carvalho Beirãoren alaba, 1880ko uztailaren 29an jaio zen Tábuan. Porton ikasi zuen eta 18 urterekin hasi zen kazetari gisa lan egiten, besteak beste, O Tabuense eta Humanidade aldizkarietan, Álvaro de Vasconcelos izengoitia erabiliz[1][2].
1910ean, António da Costa Carvalhorekin ezkondu zen. 1928an Lisboara joan ziren bizitzera, non Sara Grupo das Treze talde feministan sartu zen. Gainera, Portugalgo Emakumeen Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. 1935etik 1941era kontseilu honetako presidentea izan zen[1].
Emakumeen eskubideen eta genero berdintasunaren defentsan egindako aktibismoaz gain, Beirão filantropoa ere izan zen, eta haurrei eta adinekoei laguntza ematean zentratu zen. 1964an Sarah Beirão eta António Costa Carvalho Fundazioa sortu zuen, Tábuan erretiratutako artista eta idazleentzako etxe bat irekitzeko[3][4].
Literaturan, Sara Beirãok batez ere fikzioa idazten zuen, helduentzat zein haurrentzat. XX. mendeko portugaldar idazle arrakastatsuenetako bat izanik, 16 liburu argitaratu zituen, bi ipuin bilduma barne[1][2][5].
Tábuan hil zen 1974ko maiatzaren 21an, 93 urte zituela.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Serões da Beira (1929)
- Cenas Portuguesas (1930)
- Amores no Campo (1931)
- Raul (1934)
- Os Fidalgos da Torre (1936)
- O Solar da Boa Vista (1937)
- Clara (1939)
- Sozinha (1940)
- Surpresa Bendita (1941)
- Alvorada (1943)
- Prometida (1944)
- Triunfo (1950eko hamarkada)
- Manuel Vai Correr Mundo (1950eko hamarkada)
- Um Divórcio (1950)
- Destinos (1955)
- A Luta (1972)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) Esteves, João. «Sara Beirão» Silêncios e Memórias 2010-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ a b (Portugesez) «Da. Sarah de Vasconcelos Carvalho Beirão» Fundação Sarah Beirão/António Costa Carvalho (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).
- ↑ (Portugesez) «A nossa fundação está cheia de história» Fundação Sarah Beirão/António Costa Carvalho (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).
- ↑ (Portugesez) «Fundação Sarah Beirão / António Costa Carvalho» Portal Municipal Tábua (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Portugesez) Martins Pais, Fátima Maria. «Sarah Beirão - um exemplo de vida» Academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).