(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Sarah Chalke - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sarah Chalke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Chalke

Bizitza
JaiotzaVancouver1976ko abuztuaren 27a (48 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaHandsworth Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0149950 Allocine: 104952 Rottentomatoes: celebrity/sarah_chalke Allmovie: p12099 TCM: 346335 Metacritic: person/sarah-chalke TV.com: people/sarah-chalke
Twitter: sarahchalke Instagram: sarahchalke Musicbrainz: 69464822-2a28-47e1-9e24-8f250d74a8fe Edit the value on Wikidata

Sarah Chalke (Ottawa, 1976ko abuztuaren 27a) Kanadako aktorea da. Scrubs telesailean Elliot Reid medikuaren rola betetzeagatik egin zen ezagun. Aurrez Roseanne telesailean Becky Conner pertsonaiaren papera egin zuen bigarren aktorea zan zen..

Ottawa hiriburuan jaio bazen ere Vancouver metropoliko Nrth Vancouver hirian hazi zen. Ama alemaniarra du eta astean bitan alemanierazko klasek jastzen zituen, horrela beraz ingelesez, alemanez eta frantsesez hitzegiten du.

12 urte zituela Kanadako haurrentzako KidZone programan erreportari lanak egin zituen[1]. Aurreneko lan garrantzitsua Roseanne telesailean izan zuen, Becky Conner pertsonaiaren rola hartu baitzuen Lecy Goransonek telesaila utzi zuenean[1]. Bost denboraldi egin zituen bertan. Roseanne telesailean ari zen bitartean Kanadako telefilm askotan agertu zen.

2001ean Scrubs telesailean protagonista papera eskuratu zuen[2] eta Elliot Reid medikuaren paperean 9 denboraldi egin zituen. 2008an How I Met Your Mother telesailean Stella Zinman izan zen eta bi denboralditan ohiko aktorea izan zen. Ted protagonistaren neskalagunaren papera bete zuen[1]. 2009an Prep & Landing telefilmean ahotsa ezarri zuen eta ordutik hainbat marrazki bizidunetan jarri izan du ahotsa.

2017an Roseanne telesailaren itzulera iragarri zen eta zortzi atal ere grabatu ziren[3], baina telesaila bertan behera utzi zen Roseanne Barrek egindako komentario arrazista batzuen aurkako protesten eraginez[4]. Honen ondoren The Conners telesaila atera zen eta Sarah Chalkek atal bakarrean hartu zuen parte[5].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamie Afifi abokatuarekin ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Semeak Kawasaki gaixotasuna du[6].

Srah Chalkeren izeba eta amona bularreko minbiziak jota hil ziren eta ordutik minbiziaren garaizko detekzioaren aldeko kanpainak burutu ditu. Esate baterako Susan G. Komen Passionately Pink for the Cure elkartearen enbaxadore bihurtu zen 2009an[1].

Audrey Hepburn Children's Foundation elkarteko enbaxadorea ere bada[1]. Bestalde sexu berekoen ezkontzen aurkako National Organization for Marriage elkartearen iragarkia salatzeko parodiazko bideo bat ere egin zuen.

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1994 Ernest Goes to School Maisy
1999 Y2K Myra Soljev
1999 All Shook Up Katy Dudston
2000 Cinderella: Single Again Errauskine Laburmetraia
2000 Spin Cycle Tess
2001 Kill Me Later Linda
2001 XCU: Extreme Close Up Jane Bennett
2005 Alchemy Samantha Rose
2005 Cake Jane
2007 Mama's Boy Maya
2008 Chaos Theory Paula Crowe
2016 Mother's Day Gabi
2016 After the Reality Kate
2020 The Wrong Missy Julia
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Neon Rider Annie Atal bakarra
1992 City Boy Angelica Telefilmea
1993 Relentless: Mind of a Killer Carrie Telefilmea
1993 Woman on the Ledge Elizabeth Telefilmea
1993–1997, 2018 Roseanne Becky Conner-Healy / Andrea Protagonista (6,7 eta 9 denboraldietan),
Ohiko aktorea (8 eta 10)
1994 Beyond Obsession Laura Sawyer Telefilmea
1996 Robin of Locksley Marion Fitzwater Telefilmea
1996 Dead Ahead Heather Loch Telefilmea
1996 Stand Against Fear Krista Wilson Telefilmea
1997 A Child's Wish Melinda Telefilmea
1997 Dying to Belong Drea Davenport Telefilmea
1997 Daughters Annie Morrell Telefilmea
1997 Dead Man's Gun Muriel Jakes Atal bakarra
1998 I've Been Waiting for You Sarah Zoltanne Telefilmea
1999 First Wave Chloe Wells Atal bakarra
1999–2000 Nothing Too Good for a Cowboy Gloria Hobson Protagonista
2001–2010 Scrubs Elliot Reid Protaonista (1-8 denboraldietan),
Ohiko aktorea (9. denboraldian)
2002 It's a Very Merry Muppet Christmas Movie Dr. Elliot Reid Telefilmea
2002–2003 Clone High X-Stream Erin, Marie Antoinette (ahotsa) 3 atal
2003–2004 The 'Bu Melissa Protagonista, webseriea
2006 Why I Wore Lipstick to My Mastectomy Geralyn Lucas Telefilmea
2008 Little Britain USA Lisa Warren Ezabaturiko eszena
2008–2009, 2014 How I Met Your Mother Stella Zinman Ohiko aktorea (3-4 denboraldietan),
Gonbidatua (9. denboraldian)
2009 Scrubs: Interns Dr. Elliot Reid Atal bakarra
2009 Maneater Clarissa Alpert Miniseriea
2009 The Fresh Beat Band Sorgin ona 2 atal
2009 Prep & Landing Magee (ahotsa) Telefilmea
2010 Team Spitz Alicia Telefilmea
2010 Freshmen Jane Telefilmea
2011 Mad Love Kate Swanson Protagonista
2011, 2017 American Dad! Cam, Meredith (ahotsa) 2 atal
2012 Cougar Town Angie 4 atal
2013 Grey's Anatomy Casey Hedges Atal bakarra
2013 How to Live with Your Parents (For the Rest of Your Life) Polly Green-Tatham Protagonista
2013–present Rick and Morty Beth Smith (ahotsa) Protagonista
2014 Really Lori Atal bakarra
2015 Backstrom Amy Gazanian Ohiko aktorea
2015 Undateable Sarah Chalke (bere burua) Atal bakarra
2015 Tit for Tat Sarah Atal bakarra
2016 Angie Tribeca Mrs. Parsons Atal bakarra
2016 Inside Amy Schumer Amy #2 Atal bakarra
2016–2019 Milo Murphy's Law Mrs. Murawski (ahotsa) Ohiko aktorea
2017–2019 Speechless Melanie Ohiko aktorea
2018 Nobodies Sarah Chalke (bere burua) Atal bakarra
2018 The Conners Andrea Atal bakarra
2018 Friends from College Merrill Morgan Ohiko aktorea (2. denboraldian)
2018–2020 Paradise PD Gina Jabowski (ahotsa) Protagonista
2020 Psych 2: Lassie Come Home Dolores erizaina Telefilmea
2020 Firefly Lane Kate Mularkey Protagonista

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) «Sarah Chalke | TV Guide» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  2. «Scrubs’ Sarah Chalke, Zach Braff Tackle Wedgies in Hanes Underwear Commercial» web.archive.org 2010-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  3. (Ingelesez) Otterson, Joe; Otterson, Joe. (2017-05-16). «‘Roseanne’ Revival Lands at ABC» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  4. (Ingelesez) Koblin, John. (2018-05-29). «After Racist Tweet, Roseanne Barr’s Show Is Canceled by ABC» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  5. «Listings | TheFutonCritic.com - The Web's Best Television Resource» www.thefutoncritic.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  6. (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb; Mitovich, Matt Webb. (2013-03-07). «Grey's Exclusive: Sarah Chalke Opens Up About Bringing Her Own Crisis to TV: 'There Were Tears'» TVLine (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]