(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Sardana - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sardana

Wikipedia, Entziklopedia askea


Sardana Kataluniako dantza nazionala da, herrikoia eta tradizio handikoa dena. Zirkuluan dantza egiten da, eta cobla izeneko musika taldeak lagundu eta erritmoa markatzen du. Taldea 12 musika-tresnak eta 11 musikarik osatzen dute: Tresna batzuk tipikoki kataluniarrak dira (tenora, tible, flabiol, fiscorn eta tamborí) eta besteak orokorrak (kontrabaxu, tronpeta eta tronboia).

Bi mota nagusi daude gaur egun, sardana empordanesa eta selvatana, eta jatorriari dagokionez ez dago datu zehatzik.

Izena bai dantzari baita musikari ere dagokie.

Zeramika bateko marrazki zaharra.

Lehenengo aipamen idatzia XVI. mendekoa izango zen. XX. mendearen hasieran, dantzaren inguruan mugimendu handia sortu zen, Renaixençako garaian. Hala ere, Miguel Primo de Riverak lehenik eta Francisco Francok bereziki kultura agerpen honen aurka egin zuten.

1990ean, azkenik, Federació Sardanista de Catalunya delako elkartea sortu zuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]