Satay
Satay | |
---|---|
broxeta | |
Materialak | oilasko-zerrendak arraina oilasko-haragia barrukia itsaskia behikia ahuntz haragia kakahuetea tipulatxa baratxuria edateko urra gatz arrunta Peanut sauce (en) soja Makila lima kecap (en) |
Osagaiak | haragia, barrukia, oilasko-haragia, arraina eta itsaskia |
Historia | |
Jatorria | Indonesia |
Satay edo Saté, jatorriz Sumatra, Indonesia eta Javako usadiozko plater bat da, baina gaur egun Hego-ekialdeko Asiako hainbat herrialdeetara ere hedatu da, tartean Txina, Malaysia, Singapur, Filipinak eta Thailandia, bai eta Herbeheretar Inperioaren eremu horretako kolonien bidez Herbehereak ere.
Satayaren errezeta eta osagaiak herrialde batetik bestera asko aldatu daitezke, baina funtsean ikatz suzko parrila batean sukaldatu eta banbu edo koko makil batean sartutako haragi pusketetan oinarritzen da. Satay haragiei kolore hori exotikoa eta zaporea emateko kurkuma gehitzen zaie. Erabilitako haragia animalia ezberdinetakoa izan daiteke: txahal edo behia, txerria, oreina, arraina, ganbak eta oilaskoa, eta zenbait herrialdeetan baita kokodrilo eta sugea ere. Kakahuetez egindako bustitzeko saltsa, tipula edo pepinillo eraztunez eta ketupatez ere lagundu daiteke. Txerridun sataya piñaz eta kurkumaz zerbitzatu daiteke, eta Indonesiako bertsioak sojazko bustitzeko saltza izan ohi du.