(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Ezkontide - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ezkontide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senar-emazteak» orritik birbideratua)
Hamarkadak ezkonduta daramatzaten ezkontideak, Mike Gravel 2008ko estatubatuar presidentegaia eta bere emaztea

Zuzenbidean, ezkontidea ezkontzaren bidez loturiko pertsona fisikoa, hau da, emaztea edo senarra bata bestearekiko[1]. Ezkonlagun, bizikide, bizilagun edo, pluralean, senar-emazteak sinonimoak dira.

Legedien arabera, ezkontideek elkarrekiko eskubide eta betebehar ezberdinak dituzte, ohikoena, fideltasuna izanik.

Gutxieneko adina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adin minimo bat egon ohi da legalki ezkondu ahal izateko. Nazio Batuen Erakundeak honako hau adierazi zuen[2]:

"2010ean, 158 herrialdek informatu zuten 18 urte direla gurasoen baimenik gabe emakumeek ezkondu ahal izateko izan behar duten gutxieneko adina. Dena den, 146 herrialdeetan, 18 urte azpitik dauden neskak gurasoen baimenarekin edo beste autoritate baten baimenarekin ezkondu ahal dute; 52 herrialdetan, neskatoak 15 urte baino gutxiago dituztenak gurasoen baimenarekin ezkondu daitezke. Bestalde, 180 herrialdetan gurasoen baimenik gabe ezkondu ahal izateko adina 18 urtekoa da gizonentzat. Horrez gain, 105 herrialdetan, mutilak autoritate baten edo gurasoen baimenarekin ezkon daitezke, eta 23 herrialdetan, 15 urte azpikoak gurasoen baimenarekin ezkondu daitezke".

Terminoaren erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontide terminoaren erabilera, gizon edo emaztearen ordez, zabaltzen joan da familia zuzenbidearen alorrean hainbat arrazoirengatik. Arrazoi nagusietako bat sexuen arteko berdintasuna da , ezkontza harremanaren barneko eskubide eta betebeharrei dagokienez. Legedi askok nahiago izan dute ezkontide bakoitzari erreferentzia aparte egin ordez, batera egitea, bi alderdien arteko berdintasuna helburu. Horrez gain, azken urteotan sexu berdineko pertsonen arteko ezkontza gero eta ohikoagoa denez, egoerak termino hau ezartzea eskatzen zuen, termino neutroak erabiltzea hobea delako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ezkontide. .
  2. (Ingelesez) Marrying too young: end child marriage. ISBN 1618000144..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.