Shanhai pasabidea
Shanhai pasabidea | |
---|---|
![]() | |
Ming Great Wall Txinako Harresi Handia | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Txinako probintzia | Hebei |
Prefektura mailako hiri | Qinhuangdao |
Barruti | Shanhaiguan barrutia |
Koordenatuak | 40°00′34″N 119°45′15″E / 40.009363888889°N 119.75414444444°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1381 |
Arkitektura | |
Azalera | 255,36 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 438-002 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Shanhai pasabidea edo Shanhaiguan (txinera tradizionalez:
Qinhuangdaon dago, Txinako Herri Errepublikako Hebei probintzian.[4] 1381ean, Ming dinastian, Shanhaiguan gotorlekuak eraikitzen hasi ziren, mongolen eta mantxuen hedapena eragozteko. Garai hartan, Shanhai pasabidea Harresi Handiko gotortuena bihurtu zen. Harresiak hamalau metroko altuera hartu zuen.[1]
Shanhaiguango kostaldean, harresiak 6,5 kilometro zituen, sei metroko altuera eta hiru metroko zabalera. Gainera, adreiluz eta lur zapalduz egina zegoen.[2] 1644an, bertan Shanhai pasabideko gudua burutu zuten, non Wu Sangui jeneralak mantxuekin aliantzan zegoen Li Zicheng garaitu zuen. Hala ere, hauek Txina zentralera sartu eta Qing dinastia ezarri zuten. 1961ean, Txinako gobernuak babestutako ondare historiko bihurtu zen.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c (Ingelesez) Hu, Wen. (2017). Michael Dillon ed. Encyclopedia of Chinese History. Routledge, 602 or. ISBN 978-0-415-42699-2..
- ↑ a b (Ingelesez) Cummins, Joseph. (2008). The War Chronicles: From Chariots to Flintlocks. Fair Winds Press, 300 or. ISBN 978-1-59233-296-0..
- ↑ (Ingelesez) UNESCO. The Great Wall. .
- ↑ (Ingelesez) «Shanhai Pass defines boundary between Korean and Chinese history» korea.net 2015-7-20.