(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Shaped canvas - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Shaped canvas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michelangeloren Tondo Doni margolana, 1506-1507an egina.

Shaped Canvas, ingelesezko hitza, margo-oihal edo oihal ez-laukizuzen, biribil edo triangeluarretan egindako margolanak esan ohi dira. Dena dela, forma askoz ere singularragoak izan ditzakete eta askotan horien azalera ez da laua.[1]

Ezaugarri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan piktorikoak eta eskultorikoak izaten dira. Historikoki Pizkunde garaian egile batzuek horrelako formatuak erabili zituzten, adibidez, ama birjina irudikatzeko. Horren adibide ezagunenak tondo edo oihal borobil baten gainean egindako margolanak ditugu; egile artean Michelangelo, Sandro Botticelli, Juan de Juanes eta Rafael[2] margolari klasikoak ditugu. Margolari horiek, berez, antzinaroko zeramiketan agertzen ziren margoak oinarri gisa hartu zituzten.

Gaur egun teknika hau erabiltzen duten margolari garaikide ospetsuenak Frank Stella, Richard Tuttle eta Charles Hinman dira. Hinmanek oihal itxurako nozioa hiru dimentsiotako erliebeekin hedatu zuen.[3] Kontzeptua Frank Stellak berreskuratu zuen.[4]

  • Solomon R. Guggenheim Museoa, The Shaped Canvas: December 1964; New York: The Museum, 1964.
  • Stanton, Phoebe B., The Sculptural Landscape of Jane Frank; A.S. Barnes: South Brunswick, New Jersey, eta New York, 1968.
  • John Weber; California State College, Los Angeles. Fine Arts Gallery. New sculpture and shaped canvas: exhibition; Los Angeles: California State College at Los Angeles, Fine Arts Gallery, 1967.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]