Shibari
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ae/Shinari_rope_bondage.jpg/220px-Shinari_rope_bondage.jpg)
Shibari (japonieraz:
Shibari hitzarekin ekintza bera izendatzen da, eta kinbaku hitzarekin lotzearen arteari. Kontzeptu ezberdina da Mendebaldean erabiltzen den bondagearekiko, azken honen helbururik behinena inmobilizazioa baita. Shibaria artetzat hartzen da, eta ez du zertan inmobilizazioa ekarri behar. Baloratzen dena soka-lotura-sumisoaren harreman estetikoa, dominante edo maisuaren, lotua den pertsonaren eta ikuslearen (japoniar tradizioan garrantzitsua) arteko hirukia eta pertsona lotuaren gorputzaren gainean sortzen diren efektu energetiko positibo eta negatiboak dira.