Sommarlek
Sommarlek | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1951 |
Izenburua | Sommarlek |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman Herbert Grevenius (en) |
Antzezlea(k) | |
Maj-Britt Nilsson Birger Malmsten Alf Kjellin (en) Gunnar Olsson (en) Stig Olin Renée Björling (en) Mimi Pollak (en) Annalisa Ericson (en) Georg Funkquist (en) Douglas Håge (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Stockholm |
Sommarlek (euskaraz Uda Tartea) 1951n Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama film bat da. Maj-Britt Nilsson eta Birger Malmsten aktoreek antzeztu zuten.
Film honen hasieran amodiozko istorio bat agertzeaz gain, Bergmanek bere filmetan maiz ukitu ohi dituen gaiak jorratzen ditu: heriotzarekiko beldurra, emozio galeren ondorioz sortutako etsipena, familia laguntza emozional urriaren testuinguruan ipinia, norberaren nortasunaren etengabeko bilaketa, eta patuaren boterearen aurrean izua edo ezinegon saihestezinaren sentipena izatea.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko hamarkadaren amaiera aldea. Marie (Maj-Britt Nilsson) bere lanbidean arrakastatsua den baina emozionalki urruna den ballet dantzari gazteak udaldi alai baten Henrik (Birger Malmsten) mutil gazteaz maitemindu eta elkarrekin batera amodio istorio ameslari eta eder bat biziko dute. Baina Henrik istripuz hil egingo da, eta gertakari eta galera latz horrek Marieri nortasun krisi sakona eragingo dio, era berean, bere burua berriz topatu edo birkokatzera derrigortuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maj-Britt Nilsson: Marie
- Birger Malmsten: Henrik
- Alf Kjellin: David Nyström
- Annalisa Ericson: Ballet dantzaria
- Georg Funkquist: Osaba Erland
- Stig Olin: Ballet maisua
- Mimi Pollak: Calwagen andrea, Henriken izeba
- Renée Björling: Izeba Elisabeth
- Gunnar Olsson: Apaiza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sommarlek filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Sommarlek filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1951ko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Ingmar Bergmanek idatzitako filmak
- Maj-Britt Nilssonek antzeztutako filmak
- Birger Malmstenek antzeztutako filmak
- Stig Olinek antzeztutako filmak
- Suediako filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Suedierazko filmak
- Suedian girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak