(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Soterotxo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Soterotxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soterotxo
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1889
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna, ezezaguna (134/135 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Francisco "Fraixku"[1] Bakeriza, ezizenez «Soterotxo» (edo «Xotero»), Donostiako traineru estropadetako patroi ospetsu bat izan zen.[2]

Garaipen nagusiak izan ziren 1915eko eta 1922ko Kontxako Banderak.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizibidez arrantzalea zen[3], garaiko arraunlari eta patroi gehienak bezala (azken arrantzale urteak, Donostian oso ezaguna zen Trinido arrantza-ontzian egin zituen)[1]. Estropadetako traineruetan ere jardun zuen gaztetan patroi modura, eta Kontxako Banderan izan zuen oihartzun handiena.

1915eko Kontxako Banderarako ez zen giro oso lasaia Donostian, eta bazirudien donostiarrek ez zutela trainerurik aterako. Azkenean, kuadrilla bat osatu eta Soterotxo jarri zen popan. Hirian ez zen ongi ikusten proiektua, barregarri gelditzeko beldur baitziren[4][5]; ez zegoen konfiantza handirik, jendearen iritziz "sagardotegiko parrandero" gehiegitxo omen zegoelako tostetan kuadrilla hartan[6]. Hala ere, ezusteko handia emanez, bandera hura Donostiak irabazi zuen.

1916ko banderan bigarren egin zuen Orioren atzetik, baina bigarren garaipen bat ere lortu zuen 1922ko Kontxako Banderan.[7] [8]1923an, bigarren geratu zen berriro[5], eta hurrengo urteetan ez zuen lortu emaitza aipagarririk.

Aipatu beharra dago egungo araudiarekin beste hirugarren bandera bat ere irabazia izango zuela Soterotxok: bi jardunaldiak batuz, banderako denbora onena egin zuten donostiarrek haren gidaritzapean 1921eko edizioan, baina ez zuten bandera irabazi, garai hartan bigarren jardunaldian ohorezko txanda jokatzen zutenek bakarrik zutelako bandera eskuratzeko aukera. Lehen jardunaldian hirugarren geratu zen Donostia, eta, nahiz eta bi egunetako denboren batura orokorrean zazpi segundoko aldea atera Pasaiari eta zortzikoa Oriori, Pasaiak eskuratu zuen bandera eta Orio izan zen bigarren, ohorezko txandan aritu zirenez bi hauek, eta Donostia, berriz, kontsolazioko txandan. 1943ko banderan gauza bera gertatu zitzaion Oriori, eta orduan araudia aldatu zuten: 1944tik aurrera bi jardunaldietako denborak batu eta edozein traineruk du bandera irabazteko eskubidea.

Bitxikeria xelebre bat ere izan zen 1915eko Kontxako Bandera hori Donostiak irabazi izanaren harira: urte hartan faborito nagusi zen Oriori burla egin zioten donostiarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar eramanez. Hurrengo urtean, oriotarrak garaile irten zirenean donostiarren aurretik, Orioko arrunlari batzuek ziaka aritu omen ziren une batez, atzetik zetorren Donostiari iseka egiteko-edo[9].

Bestalde, badirudi bi urte horietan nahikoa zalaparta izan zela Donostiako herritarren artean, ontziak osatzerakoan. Eta 1916ko bandera galdu ondoren, zeresana eta eztabaida ez zen falta izan. Honakoa idatzi zuen bertsolari donostiar batek:

« Uniyorikan batere eztauka
Donostiyako erriyak,
zergatik dauden arrantzaliak
alkarren kontra jarriyak;
batek bestia ikusi nai ez,
zer gauza penagarriyak!
Ezpaditugu len bailen uzten
alkarganako tirriyak,
alper-alperrik egin ditugu
enbarkaziyo berriyak.
»
ZAVALA, Antonio (2003): 117 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b OLAIZOLA, Iñaki; OLABERRIA, Juan Pablo (2009): 602
  2. [1]Soterotxoren gaztetako argazkia.
  3. "Gente de Mar" dokumentala Euskadiko Filmategiaren webean eskainitako dokumental honetan, Soterotxo ageri da 18:40 minututik aurrera, arrantzale erretiratu moduan.
  4. «Atzoko Prentsa Digitala» Ciaboga (Noiz kontsultatua: 2018-05-17).
  5. a b «Atzoko Prentsa Digitala» Ciaboga (Noiz kontsultatua: 2018-05-17).
  6. [2] Auñamendi Entziklopediako "Soterotxo" sarrera
  7. [3] Soterotxo eta bere kuadrillaren argazkia, 1922ko Bandera irabazita.
  8. [4] Ciaboga aldizkaria, 2022.
  9. [5] Kontxako 1915-1916 banderen anekdotari buruzko artikulua, Donostiako arraunketari buruzko blog batean

AGUIRRE, Rafael. (2002). Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa ISBN 84-7173-414-1..
OLAIZOLA, Iñaki; OLABERRIA, Juan Pablo. (2009). "El Trinido, un barco de bajura de Donostia”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco 6, 2009, 581-612.. Donostia: Untzi Museoa.
ZAVALA, Antonio. (2003). Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma.. Oiartzun: Sendoa Argitaldaria ISBN 84-95378-64-7..