Super Prestige Pernod
Itxura
Super Prestige Pernod edo challenge Pernod txirrindularitza sailkapena izan zen, denboraldi amaieran lasterketa handienetan txirrindulari erregularrenak saritzen zituena (txirrindularitza denboraldi osoan ematen ziren puntuak). Challenge Desgrange-Colomboaren oinordekoa izan zen.
Oro har, txallengea hiru kategoriatan banaturik zegoen :
- Super Prestige Pernod, denboraldiko txirrindularirik onena saritzen zuena (praktikan, munduko txapelketa puntuagarria zen).
- Prestige Pernod, Frantziako txirrindularirik onenaren saria.
- Pernod Promozioa, 25 urtetik beherako txirrindulari frantziar onenaren saria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1958an, Jacques Couvratek, Inter-régie enpresako publizistak, garaikur bat sortu zuen, urteko txirrindulari frantziar onena saritzeko: “Prestige Pernod”. Orduko “Challenge Sedis”ekin (Challenge Yellow ere deitua) lehian aritzeko. (Sedis txallengea, 1931tik 1982ra denboraldiko txirrindulari frantziar onena saritzeko sortu zen).
- Hurrengo urtean, bi kategoria gehitu ziren: Super Prestige Pernod eta Promotion Pernod. Super Prestigea, orduan, Munduko Txapelketa ofiziosoa bihurtu zen, errepideko txirrindularitza profesionalean.
- 1983an, beste kategoria bat sortu zen: Promotion Internationale.
- 1984an, “Promotion” eta “Promotion Internationale” kategoriak desagertu eta Super Promotion (nazioartekoa) sortu zen.
- 1985ean, Emakumezkoen Super Prestige Pernod sortu zen.
- 1987an Frantziako lege baten ondorioz, alkoholaren iragarkiak debekatzen zuena, Pernod konpainiak txallengea babesteari utzi behar izan zion.
- 1989an, UCIk Munduko Kopa sailkapena (urteko puntuka) antolatu zuen, lehen saritua Sean Kelly irlandarra lehenbiziko garailea izan zelarik.
Lasterketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Super Prestige Pernodaren historian zehar, honako lasterketa hauek puntuagarriak izan ziren:
Laterketa | Lekua | Lasterketa mota | Urteak | SPPan izandako edizioak |
---|---|---|---|---|
Amstel Gold Race | NED | Egun bakarrekoa | 1976–1987 | 10 |
Bordele-Paris | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1970, 1973–1987 | 27 |
Campaniako Giroa | ITA | Egun bakarrekoa | 1962 | 1 |
Circuit du Provençal | FRA | Etapakakoa | 1965 | 1 |
Clásico RCN | COL | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Coors Classic | USA | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Dauphiné Libéré | FRA | Etapakakoa | 1959–1966, 1969–1974, 1976–1987 | 26 |
Donostiako Klasika | EH | Egun bakarrekoa | 1987 | 1 |
Dunkerqueko Lau Egunak | FRA | Etapakakoa | 1961–1962, 1967–1987 | 23 |
Genoa–Niza | ITA/ FRA | Egun bakarrekoa | 1961–1962 | 2 |
Gante-Wevelgem | BEL | Egun bakarrekoa | 1979–1987 | 9 |
Italiako Giroa | ITA | Etapakakoa | 1961–1987 | 27 |
Lombardiako Giroa | ITA | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Fourmiesko Sari Nagusia | FRA | Egun bakarrekoa | 1979 | 1 |
Nazioen Sari Nagusia | FRA | Banakako erlojupekoa | 1959–1987 | 29 |
Midi Libreren Sari Nagusia | FRA | Etapakakoa | 1961, 1966–1967, 1969–1974, 1976–1987 | 21 |
Grand Prix du Parisien | FRA | Taldekako erlojupekoa | 1963–1965 | 3 |
Stan Ockers Sari Nagusia | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1960, 1962–1963 | 4 |
Flèche Wallonne | BEL | Egun bakarrekoa | 1961–1970, 1972, 1974, 1976–1987 | 24 |
Liège–Bastogne–Liège | BEL | Egun bakarrekoa | 1960, 1965–1969, 1971, 1973, 1975–1987 | 21 |
Milan-San Remo | ITA | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Milan-Turin | ITA | Egun bakarrekoa | 1979 | 1 |
Omloop Het Volk | BEL | Egun bakarrekoa | 1983–1987 | 5 |
Paris-Brusela | FRA/ BEL | Egun bakarrekoa | 1959–1966, 1975–1978, 1981–1984, 1986–1987 | 18 |
Paris-Luxenburgo | FRA/ LUX | Etapakakoa | 1964–1970 | 7 |
Paris-Niza | FRA | Etapakakoa | 1960, 1963–1987 | 26 |
Paris-Roubaix | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Paris-Tours | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Rund um den Henninger Turm | GER | Egun bakarrekoa | 1968–1974, 1977–1987 | 18 |
Setmana Catalana | CAT | Etapakakoa | 1972–1974, 1976, 1978 | 5 |
Tirreno-Adriatiko | ITA | Etapakakoa | 1980–1987 | 8 |
Frantziako Tourra | FRA | Etapakakoa | 1959–1987 | 29 |
Etorkizuneko Tourra | FRA | Etapakakoa | 1982–1987 | 6 |
Tour de l'Ouest | FRA | Etapakakoa | 1959 | 1 |
Tour de la Nouvelle-France | CAN | Etapakakoa | 1972–1973 | 2 |
Romandiako Tourra | SUI | Etapakakoa | 1961–1962, 1974–1987 | 16 |
Suitzako Itzulia | SUI | Etapakakoa | 1974–1975, 1977–1987 | 13 |
Flandriako Tourra | BEL | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Irlandako Itzulia | IRL | Etapakakoa | 1987 | 1 |
Tre Valli Varesine | ITA | Egun bakarrekoa | 1961 | 1 |
Munduko errepideko txapelketa | - | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Volta a Catalunya | CAT | Etapakakoa | 1975, 1977, 1985–1987 | 5 |
Kolonbiako Itzulia | COL | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Espainiako Vuelta | ESP | Etapakakoa | 1961–1987 | 27 |
Züri-Metzgete | SUI | Egun bakarrekoa | 1975, 1979–1982, 1984–1987 | 9 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Super Prestige Pernod
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestige eta Promotion Pernod
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen Super Prestige Pernod
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Année | Lauréate |
---|---|
1985 | FRA Jeannie Longo |
1986 | FRA Jeannie Longo |
1987 | FRA Jeannie Longo |