(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Sur (aldizkaria) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sur (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sur (aldizkaria)
Motaliteratura-aldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1931
Azken alea1992
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBuenos Aires
Historia
SortzaileaVictoria Ocampo
Identifikadoreak
ISSN0035-0478
Victoria Ocampo aldizkaria eskuetan.
Victoria Ocampo aldizkariaren kolaboratzaile batzuekin: Silvina Ocampo, Bioy Casares, Borges, Alicia Jurado eta Enrique Pezzoni
1952ko azaro-abenduaren zenbakia.

Sur 1931an sortu zen Argentinako aldizkari literarioa izan zen. Bi urte geroago izenburu bereko argitaletxea sortuko zen. Biak Victoria Ocampo idazleak sortutakoak eta indartutakoak izan ziren. Denborarekin Sur Argentinako aldizkari enblematikoa izango zen. 1970ean agertu zen azken zenbakia. [1]

Lehen zenbakia 1931ko udan plazaratu zuten. Gida gisa nazioarteko batzordea zuen, literatura munduko izen handiko zortzi pertsonek osatutakoa: Ernest Ansermet, Drieu La Rochelle, Leo Ferrero, Waldo Frank, Pedro Henríquez Ureña, Alfonso Reyes, Jules Supervielle eta José Ortega y Gasset. Erredakzio batzordea, bestetik, beste idazle hauek osatu zuten: Jorge Luis Borges, Eduardo J. Bullrich, Oliverio Girondo, Alfredo González Garaño, Eduardo Mallea, Maria Rosa Oliver eta Guillermo de Torre.

Aldizkarian goi mailako idazleak kolaboratu zuten, bai argentinarrak baita ere kanpotarrak: Jorge Luis Borges, Adolfo Bioy Casares, José Bianco, Waldo Frank, Walter Gropius, Alfonso Reyes Ochoa, José Ortega y Gasset, Pedro Henríquez Ureña, Octavio Paz, Jules Supervielle, Ramón Gómez de la Serna, Eduardo Mallea, Ernesto Sabato, Federico García Lorca, Gabriel García Márquez, Gabriela Mistral, Silvina Ocampo, Pablo Neruda, beste askoren artean.

Erredakzio idazkariak hauek izan ziren: Guillermo de Torre, José Bianco, Silvina Ocampo, Raimundo Lida, Ernesto Sabato, María Luisa Bombal, Pelegrina Pastorino, Nicolás Barrios Lynch eta Enrique Pezzoni.

Sur argitaletxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sur argitaletxeak egile askoren liburuak plazaratu zituen: D.H. Lawrence, Federico García Lorca, Eduardo Mallea, Juan Carlos Onetti, Alfonso Reyes Ochoa, Horacio Quiroga, Adolfo Bioy Casares, Aldous Huxley, Carl Gustav Jung, Virginia Woolf, Vladimir Nabokov, Jean-Paul Sartre, Jack Kerouac eta Albert Camus, Dylan Thomas. Itzulpen asko Ocampo sendiaren partaideek eginak zeuden. Horrela, Leonor Acevedok, Borgesen amak, D. H. Lawrence eleberriak itzuli zituen, Borgesek Virginia Woolf-enak, Ocampok Albert Camus, Graham Greene-nak... Zentzu horretan aldizkariak izan zuen bezainbeste prestigioa lortu zuen. Victoria Ocampok berak ere argitaletxean argitaratu zuen.[2]

Aldizkaria 1931ko udan plazaratu zen eta 1992 arte iraundu zuen; urte horretan 371. zenbakia atera zen. Bere bultzatzaile nagusia Victoria Ocampo izan zen (1890-1979); berak eman zion bere originaltasuna eta abangoardismo kutsua. Idazleak, bestetik, bere ondasunetik diru asko jarri zuen proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Hedabidearen historia ez zen lineala izan zeren eta, urteen poderioz, zenbakien plazaratzea epe luzeagotan eman baitzen. Bere garai indartsuena 1931 urtetik 1966 urtera izan zen: urte horietan 305 zenbaki atera ziren; ondorengo hogeitasei urtetan 67 zenbaki bakarrik atera ziren.[3]

Aldizkaria eztabaida eta polemika indartzeko gunea izan zen. Bertan Argentinako eta mundu osoko arazoei buruzko eztabaidak piztu ziren. Modernismo zein letren modernitatea aldizkarian islatu ziren. Momentuero pluralismoa aldarrikatu zuen.

Sur, nolabait. inguru eta mundu desberdinetako intelektualen arteko lotura izan zen: Argentinatik, Hispanoamerikara, Estatu Batuetara eta Europara. Bere urte indartsuenetan, hau da, 1930tik 1970ra, mundu mailako eragina izan zuen. Aldizkariak oso eztabaida gogorretan hartu zuen parte. Sur aldizkariak ideologiari buruz, filosofiari buruz eta politikari buruzko testu oso indartsuak plazaratu zituen. Lehenengo urtetan nazien aurkako oso jarrera garbia erakutsi zuen eta Espainiako Gerra Zibilean Espainiako Errepublikaren aldeko jarrera defenditu zuen.[1]

Argentina barruan antiperonista izan zen eta, 1955an, Revolución Libertadora izena izango zuen diktadurak Juan Domingo Perón boteretik kendu zuenean, ospatu zuen. Kubako iraultzarekin beste postura hartuko zuen. 1938tik 1961ra arte José Bianco erredakzioaren idazkaria izan zen eta postu horretatik kendu zioten iraultzaren aldeko jarrera hartzeagatik, alegia.

Emakumeen eskubideen defentsan ere aritu zen aldizkaria.[4]

  • Nora Pasternac (2002). Sur, una revista en la tormenta: los años de formación, 1931-1944. Buenos Aires, Paradiso. ISBN 9789879409213.
  • Maria Cristina Parodi Lisi (1987). El proyecto cultural de la revista Sur (1931-1970) en la obra literaria de Victoria Ocampo. Berlin, OCLC 63218130: Darmstadt.
  • John King (1989). Sur: estudio de la revista literaria argentina y de su papel en el desarrollo de una cultura, 1931-1970. Mexiko, Fondo de Cultura Económica. ISBN 9789681632571.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]