(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tarondor Gondorrekoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tarondor Gondorrekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tarondor Gondorrekoa, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hogeitazazpigarren erregea izan zen. Ez da Tarondor Arnorrekoarekin nahastu behar.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1577an jaio zen, eta Minastanen seme nagusia zen, Minardilen bigarren semearena. Tronua, 1636. urtean hartu zuen, bere osaba Telemnar eta bere aita, Izurri Handiaren ondorioz hil ondoren, Erdialdeko Lurraldea errabat kutsatu zuena urte horretan, eta Tarondor bera izan zelako errege familiatik, bizirik mantendu zen bakarra.

Bere izena quenyazkoa da eta "Harrizko Erregea" bezala itzul daiteke.

Bere erregealdia, luzeena izan zen Gondorren historian, baina ezin izan zuen askorik egin erresumagatik, Izurriaren ondoren jasan zuen hondamendi demografikoaren ondorioz.

Umbarreko Kortsarioek, Haradrimek eta Ekialdeko Gizakiek suposatzen zuten arriskua ezabatu ezin izan zuen arren, behintzat hauek ez zuten aztoratu, Izurri Handiak, herri hauengan ere eragin handia izan baitzuen.

Tarondorrek, soilik, ordena bere mugen barnean berrezartzen saiatu zen (PTM. I. zatia, VII. atala). Erresumako hiriburua, suntsitutako Osgiliathetik, Minas Anorrera pasa zuen. Hara, Zuhaitz Zuriaren kimu bat eraman zuen, Gotorlekuko Iturburuaren Plazan ereinez.

Bere erregealdian, eta biztanleriaren jaitsieraren ondorioz, Mordorreko mugak zaintzarik gabe utzi ziren, eta Pasabideak zaintzen zituzten gotorlekuak, hustu egin ziren (Ibidem). Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1798an hil zen, 162 urteko erregealdi bat eta 221 urteko bizitza baten ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Telumehtar-Unbardazil izan zen.


Aurrekoa
Telemnar
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1636-1798
Ondorengoa
Telumehtar-Unbardazil