(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tebas (Grezia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tebas (Grezia)

Koordenatuak: 38°19′15″N 23°19′04″E / 38.3208°N 23.3178°E / 38.3208; 23.3178
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Greziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».
Tebas
Θήβα
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
Eskualdea[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia
Prefecture of GreeceBeozia
UdalerriaThiva Municipality
Izen ofizialaΘήβα
Jatorrizko izenaΘήβα
Posta kodea32200
Geografia
Koordenatuak38°19′15″N 23°19′04″E / 38.3208°N 23.3178°E / 38.3208; 23.3178
Map
Azalera830 km²
Altuera215 m eta 180 m
Demografia
Biztanleria21.545 (2021)
21.929 (2001)
20.038 (1991)
22.883 (2011)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Dentsitatea26 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraII. milurtekoa
Telefono aurrizkia2262
thiva.gr

Tebas[1] (grezieraz: Θήβα, Thíva, ˈθしーたiva ahoskatua; antzinako grezieraz: Θしーたβべーたαあるふぁιいおた, Thēbai, tʰɛ̂ːbai̯ ahoskatua) Greziako hiria da, Atenastik 48 kilometro ipar-mendebaldera dagoena, Kiteron mendikatearen iparraldean, Beoziaren hegoaldeko muturrean. Grezia klasikoko hiririk garrantzitsuenetakoa izan zen. 1853ko eta 1893ko lurrikaren ondorioz, berriro eraiki behar izan zuten. 2011n, 36.477 biztanle zituen udalerriak,[2] eta 22.883 hiriak.

Greziar mitologiaren arabera, Europaren anaia Kadmok sortu zuen, eta Kadmea izena eman zion hiriari. Brontze Arorako eraikia zen, eta K. a. 1450-1400 urteetan merkataritza eta kultura harremanak izan zituen Kretarekin. Argos hiriarekin lehian egon zen eta Troiako Gerra baino lehenago, K. a. 1200 aldean, suntsitu egin zuten.

K. a. V. mendean, Beoziako hiri nagusi bihurtu zen, eta garai hartan Atenasko hiriaren aurka altxatu zen, horretarako persiarrekin hitzarturik. K. a. 479an, atenastarrak nagusitu ziren Plateako guduan, baina bi urte geroago tebastarrak izan ziren garaile Koronean. K. a. 404an, Peloponesoko gerra amaitu zenean, Espartaren aurkako borroka hasi zuten, baina K. a. 386an Beoziako Ligari irabazi zioten haiek, eta lau urte geroago Kadmeaz, Tebasko gotorlekuaz, jabetu ziren. K. a. 379an, Pelopidas eta Epaminondas tebastar jeneralek Kadmea hartu zuten espartarren aurkako matxinada antolatu zuten. K. a. 371n, Epaminondasek espartarrak garaitu zituen Leuktran, eta hamar urtez Greziako estatu nagusia izan zen Tebas.

Epaminondasek Peloponeso konkistatu bazuen ere, K. a. 362ko Mantineako guduan bizia galdu zuen, eta harrezkero hiriak nagusitasuna galdu zuen. Greziako hirien gainbeherak mazedoniarren konkista erraztu zuen, eta K. a. 338an galdu zuten haien aurkako gerra, Keroneako guduan. K.a. 336an, berriz, Alexandro Handiak mazedoniarren aurkako beste matxinada bat zapuztu zuen, eta ia erabat suntsitu zuen Tebas hiria. K. a. 316. urtean Kasandrok berriro eraiki zuen, eta K. a. 197an erromatarrek konkistatu zuten.

1379an, Nafarroako konpainiak Simon Atumano artzapezpikuaren laguntzarekin hiria hartu zuen.[3] Erdi Aroan inbasio asko izan ziren eta, 1435-1829 bitartean turkiarren mende egon ondoren, lurrikara izugarri batek berriro ere suntsitu zuen. Hondakinen artean aipagarriak dira harresiak, Kadmoren jauregia eta Apoloren tenplua.

Monumenturik garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kadmoren jauregi mizenastarra (K. a. XIV. eta K. a. XIII. mendeak). Grezia kontinentaleko gune administratibo garrantzitsuenetako bat, Kadmea gotorlekuaren erdian dagoena.[4]
  • Apolo Ismeniosen tenplua, Tebasko gurtzarik garrantzitsuenarena (bestea, Demeter Tesoforosen gurtza zen). Pinuz estalitako muinoan dago, hilerriaren eta Elektra atearen artean. A. Keramopoulosek industu zuen tenplua.
  • Kadmea atea. Tebaseko zazpi ate mitologikoetatik, gaur egun, Elektra atearen bi dorre zirkularren arteko sarrera kontserbatzen da soilik. Proitides eta Homoloide ateen tokian, mizenastar harresiaren sekzioak mantendu ziren. Elektra atearen dorreak A. Keramopoulosek industu zituen eta Kasandrok hiria berreraiki zueneko datazioa eman zitzaion(K. a. 315).[5]

Tebastar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antzinateko hirien euskarazko izenak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2006-1-27).
  2. Greece: Municipal Division. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2021-6-24).
  3. (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3..
  4. (Gaztelaniaz) hab.Vistapanoramicatebas.jpeg‎, TebasEntidadCiudad • País GreciaPoblación • Total24 400. «Tebas (Grecia) - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. «Ministry of Culture and Sports | Thebes» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]