(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Teresa Castro - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Teresa Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Castro
Bizitza
JaiotzaDonostia1968ko abenduaren 28a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea

Twitter: TeresaCastroCo Edit the value on Wikidata

Teresa Castro Gutiérrez (Donostia, Gipuzkoa, 1968ko abenduaren 28a)[1] gipuzkoar gidoilaria, ilustratzailea eta LGBT eskubideen aldeko aktibista da.[2][3][4]Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” lankidetzan egindako komikiaren egileetako bat da.

Teresa Castrok nekazaritza-ingenieritza ikasi zuen.[5] Urte sabatiko baten ondoren, ilustratzaile aktibismoari ekin zion. Komikia eta marrazkia erabiltzen dituen arte-aktibista da, LGTB+ kolektiboaren eta, bereziki, emakume lesbianen eskubideak defendatzen dituena. Irratiaren ere arazo horretan sartu da Inout radio delakoan.[6] La gallina vasca aldizkarian eta Gehitu elkartearen argitalpenetan argitaratutako umore grafikoko lanak egin ditu.[1]

Ilustratzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” komikia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” komikia lankidetzan osatutakoa da.[7] Gehitu eta Mugen Gainetik izeneko bi Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) lankidetzatik sortu zen komikia, LGTBI+ pertsonen berdintasun eraginkorra, garapenerako lankidetza eta gizartea eraldatzeko hezkuntza lantzeko helburuaz sortua. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barruan egin zen, eta helburua trans emakumeek Erdialdeko Amerikan eta Espainiako estatuan bizi dituzten eguneroko egoerak ikusaraztea da. Horretarako, 8 emakumek historia bat -eurena edo norbaitek kontatua- irudiztatu dute. Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdetan, hala nola Hondurasen, Nikaraguan, Guatemalan eta El Salvadorren, trans emakume izateak dakarren egunerokotasuna ezagutzen laguntzeko, baita gure ingurune hurbilean ere. Teresa Castro donostiar ilustratzaileaz gain parte hartu dute: Fergie Barahonaren (Hondurasko emakume trans) historia irudiztatzen duena; Sydney Hilton, Nikaraguako trans ilustratzailea, bere historia erakusten duena; Maria José Manzano, Amalia Leivaren (emakume trans salvadoretarra) historia kontatzen duen ilustratzaile salvadorarra; Susanna Martín, Bilbon bizi den ilustratzaile katalana, Estuarta Recinos (emakume trans guatemalarra); Catalina Parra ilustratzailea, LGTB, bere historia ilustratzailea, ilustratzaile madrildarra. Lan hori egiteko sormen-askatasun osoa izan zuten.[7]

Hizlari aktibista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintzaile eta ilustratzaile lanak elkartuta hitzaldiak zein tailerrak ematen ditu, komikia LGTBI+ kolektiboaren errealitateari, generoari eta desberdintasunei buruz hausnartzeko,[8] besteak beste, “Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” lankidetzan egindako komikia oinarri hartuta, ‘Historietas transoceánicas de mujeres LBT y personas no binarias’ izenburukoa Intxaurrondon 2023ko apirilean[9] edo Diversas-en barruan maiatzean Palentzian antolatutako Representación de las mujeres en el cómic y cómics que nos representan (Emakumeak komikietan eta ordezkatzen gaituzten komikiak).[10]

  • Artxibo lan ugari ikusteko aukera. (online) [3]
  • Mujeres bolaris lana, Donostia-San Sebastián hiriko ekialdeko barrutiko atril batean dago, Arritxulo parkeko bolatokian, Herrera eta Intxaurrondo artean. 1980ko hamarkadan errementari-eremuan bolo-jokoa berreskuratu zuten emakume bolarien omenez egin zuen lana da.[11]
  • Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” komikia.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «BUSCADOR - Tebeosfera» tebeosfera.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  2. «Teresa Castro - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Teresa Castro» 1 de cada 10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  4. (Gaztelaniaz) «¡Ilústrate, ilústraLES! archivos» InOutradio, tu podcast sáfico 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) Teso, Begoña del. (2019-12-08). «Teresa Castro Gutiérrez: «En Ramales de la Victoria te preguntan sobre género no binario, 'queer' y libertad»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  6. (Gaztelaniaz) «¡Ilústrate, ilústraLES! archivos - Página 2 de 7» InOutradio, tu podcast sáfico 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Cómic: “Del otro lado de – vivencias en cómic de mujeres trans de aquí y de allá” – Gehitu.org. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Talleres y charlas» Teresa Castro Cómics 2022-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  9. (Gaztelaniaz) Redacción, A. E. /. (2023-04-15). «Teresa Castro: «Ahora se editan muchas obras del colectivo LGTBI y la diversidad en las librerías es mayor»» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  10. (Gaztelaniaz) admin. (2021-05-08). «Representación de las mujeres en el cómic y cómics que nos representan» Asociación Diversas (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  11. (Gaztelaniaz) tcastrocomics. (2024-02-14). «Mujeres bolaris» Teresa Castro Cómics (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]