Thomas Becket
Thomas Becket | |||||
---|---|---|---|---|---|
1162ko ekainaren 3a - 1170eko abenduaren 29a ← Theobald of Bec (en) - Richard of Dover (en) → Elizbarrutia: Archdiocese of Canterbury (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cheapside (en) , 1118 edo 1120 | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Heriotza | Canterburyko katedrala, 1170eko abenduaren 29a (51 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Canterburyko katedrala | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Gilbert Becket | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | Anglo-Norman (en) latina ingeles ertaina ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, epailea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Santutegia | |||||
Abenduaren 29 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Thomas Becket (Londres, 1118 edo 1120 – Canterbury, 1170ko abenduaren 29a) Ingalaterrako apezpiku martiria izan zen. Eliza Anglikanoak eta Eliza Katolikoak santutzat gurtzen dute.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1154. urtean, Teobaldoren ekimena zela eta, Ingalaterrako erresumako kantziler izendatu zuen Henrike II.aren erregeak. Adiskide handiak izan ziren erregea eta Thomas Becket, eta Teobaldoren ondorengo izendatu zuen erregeak. 1162. urtean Canterburyko artzapezpiku egin zen eta uko egin zien 1164. urteko Clarendongo Konstituzioei, besteak beste erregearen aginpidea elizakoaren gainetik ezartzen zuelako eta, horien arabera, erregeari berari ematen zitzaiolako apezpikuak izendatzeko aukera.
Saldukeriaz, Frantziara erbesteratu zen eta 1170. urtean, Alexandro III.a Aita Santuaren baimenaz, Henrike II.a eta haren semea ondorengo izendatu zuten ingeles prelatuak eskumikatu zituen. Ingalaterrako erregeak Thomas Becketen Canterburyko apezpikutegirako itzulera onartu zuen Aita Santuaren mesfidantza areago ez zedin, baina 1170. urteko abenduan erregearen aldeko nobleek hil zuten Thomas Canterburyko katedralean. Haren hilobia erromesen gune bihurtu zen 1173. urtean egin zuten santu.
Santu izendatu zuten hil eta hiru urtera. Henrike VIII.ak ohostu egin zuen haren tenplua 1538. urtean, eta kendu egin zuen Thomas Becketten izena Ingalaterrako egutegitik.
Santutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren eguna abenduaren 29an ospatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Becket |