(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Timor - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Timor

Koordenatuak: 9°05′S 125°05′E / 9.08°S 125.08°E / -9.08; 125.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Timor
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTatamailau
Garaiera2.963 m
Motauharte
Luzera476 km
Zabalera102 km
Azalera30.777 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°05′S 125°05′E / 9.08°S 125.08°E / -9.08; 125.08
Honen parte daTimor archipelago (en) Itzuli
Sondako Uharte Txikiak
Ur-gorputzaTimorko itsasoa
Leku geografikoaSondako uharteak

Timor Malaysiako artxipelagoaren hegoaldeko uharte bat da. Uhartearen zati bat Ekialdeko Timorko Errepublika Demokratikoarena da. Beste zatia Indonesiakoa da, Mendebaldeko Timor dagoen Nusa Tenggara Timur probintziako zatia, hain zuzen ere.

Uhartearen izena "timur" terminoaren aldaera da; malaysieraz ekialdea esan nahi du: egon ere, uharte-lerro baten ekialdeko aldean dago Timor.

Timorren hegoaldera eta hego-ekialdera Australia dago; ipar-mendebaldera, Celebes uhartea, eta mendebaldera, Sumba uhartea. Inguruetan daude Flores eta Alor uharteak, eta ipar-ekialdera Barat Daya uharteak.

Azaleraz 30.780 km² da Timor; 2005. urtean 2.900.000 biztanle zeuden. Timorren oihan tropikalak eta subtropikalak daude.

Timorren urte askoan argia egiten zuen tontor bolkaniko bat egon zen, marinelek itsasargi moduan zerabiltena. Baina 1637. urtean erupzio handia izan zuen, eta mendia suntsituta geratu zen: gaur haren lekuan laku bat dago.

Portugesek aurkitu zuten Timor XVI. mende erdialdean. Holandarrak ere iritsi ziren irlara handik gutxira, eta lur eremu asko eskuratu zituzten. Banaketak iraun egin du ingelesek irla XIX. mendean hartu zuten arren (1814. urtean itzuli zuten) eta gatazkak izan ziren arren. Beraz, 1956-1975 bitartean "Timor Portugesa" (Ekialdeko Timor) eta XIX. mendetik 1956. urtera arte "Holandarren Timor" (Indonesiako Timor) izenez ezagutu izan direnen banaketak iraun egin du gaur arte. 1859. urtean mugak ezartzeko hitzarmena sinatu zuten, baina gatazkak jarraitzen zuenez, 1914. urtean Europatik erabaki zuten banaketa: alde biak ados zeuden.

Hala ere, Indonesiako armadak Ekialdeko Timor inbaditu zuen 1975. urteko abenduaren 7an, eta 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak: 1975. urtean 650.000 biztanle zeudela uste dute, bada horietatik 220.000 lagun hil zituzten. 1976. urtean Indonesiak Ekialdeko Timor eskuratu zuen, baina 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]