(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tokusatsu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tokusatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Godzilla frankiziaren 1954ko posterra.

Tokusatsu (japonieraz: 特撮とくさつ?) japoniar termino bat da, efektu berezien erabilera intentsiboa egiten duen akzio errealeko edozein film edo telesaili aplikatzen zaiona. Japonieraz "filmazio berezia" bezala itzultzen da.

Tokusatsu generoek zientzia-fikzio, fantasia edo beldurrezko generoak hartzen dituzte, baina beste genero batzuek ere lekua dute tokusatsuaren barruan. Tokusatsu mota ezagunenak kaijua, Godzilla edo Gamera frankizia filmikoak bezalako munstroen filmak, Kamen Rider eta Metal Hero bezalako superheroien telesailak eta Giant Robo bezalako mechen serieak dira. Zenbait ekoizpenek azpigenero horietako batzuk konbinatzen dituzte, hala nola Ultraman eta Super Sentai Series. Tokusatsu, Japoniako entretenimendu modurik ezagunenetako bat da, baina, salbuespen nabarmen batzuk izan ezik, ez du arrakasta handirik izaten Asiako merkatutik kanpo. Salbuespen horietako bat Power Rangers frankizia estatubatuarra da, Kyōryū Sentai Zyuranger telesail japoniarrean oinarritua[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1995-03-09). «Just Say It's the 'Power' Source : Pop culture: For two decades, Toei Studios of Japan has churned out versions of those ubiquitous Power Rangers-- and as long there are kids, they'll keep right on going.» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]