Tour-operatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tour-operatzailea (jatorriz, ingeleseko tour operator) bira turistikoak antolatzen dituzten enpresak dira. Tour-operatzaile izenak enpresen sistema integratuari egiten dio erreferentzia eta erabakiak hartzeko zentro bakarra dago eta era askotako jarduera sortak biltzen dira horrelako sistemetan: bidaia-agentziak, garraio-konpainiak, ostalaritzako harrerak, atsedeneko eta aisiako zerbitzuak eta abar[1].

Tour-operatzaileek, nagusiki, charter abiazioko konpainietan edo konpainia erregularren bidezko charter kontratazioetan garatzen dute beren jarduera. Horrela, posible dute leku turistikoetarako joan-etorriko txartelak tarifa normalean baino askoz merkeago eskaintzea. Tour-operatzaileak funtsezkoak izan dira masa-turismoa nazioarte osora hedatzeko. Dena dela, kritika ugari ere jaso du sistema horrek: jarduerako irabazien parte handi bat jatorriko herrialdeetan geratzen dela leporatu izan diote. Dauzkan itsasertzak eta tenperatura tarteko, Espainiako estatua da lan horretan diharduten enpresen jomuga garrantzitsuenetakoa da; enpresa ingeles eta alemanena, batik bat[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Udalaitz, Daniel. (2005eko uztailaren 31). «Zer da: Touroperadorea» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]