Txekoslovakia
Txekoslovakia Československo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1918 – 1992 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Ereserkia Fitxategi:Kde domov můj? eta Nad Tatrou sa blýska Goiburua Pravda vítězí | |||||||||
Txekoslovakiaren kokapena | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Praga | ||||||||
Biztanleria | 15.600.000 (1993) | ||||||||
Azalera | 127.900 (1993) km² | ||||||||
Telefono aurrizkia | +42 | ||||||||
Domeinua | .cs | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Txekoslovakiar koroa | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Txekiera, eslovakiera | ||||||||
Historia | |||||||||
Austria-Hungariako Inperiotik banaketa | 1918 | ||||||||
Estatu sozialista bihurtzen da | 1948 | ||||||||
Ezeztapena | 1992 | ||||||||
|
Txekoslovakia[1] (txekieraz eta eslovakieraz: Československo, Česko-Slovensko;[2] edo Czecho-Slovakia[3]) Europa erdialdeko estatu bat zen, 1918tik 1993ra 75 urtez iraun zuena. Bigarren Mundu Gerrako tartean, gobernua erbestean izan zuen, nazien okupazioa dela-eta.
1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia bakean erdibitu zen, Txekia eta Eslovakia estatuak sortu zirenean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko garaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- V. mendean, tribu eslaviarrak Bohemia eta Moraviako lurraldeetara iritsi ziren eta bereganatu zuten aurretik zeltiarrek eta germaniarrek okupatutako eremu hura.
- VI. mendean, avaroek ingurua inbaditu, eslaviarrak menperatu eta bertan inperioa sortu zuten.
- VII. mendean, Samo izeneko nazioa sortu zuten (625-658).
- IX. mendean, Moraviako herria Karlomagnori batu zitzaion. Haren ondorengoek erresuma independentea sortu zuten, Moraviako Inperio Handia, Eslovakiako mendebaldea, Bohemia, Silesia, Polonia eta Hungariako mendebaldea hartuta.
- 950. urtean, Sakro Inperio Erromatar Germanikora sartu zuten.
- 1212an, Aita Santuak Otaker I errege izendatu zuen.
- XIV. mendean, Karlos IV erregeak Erdialdeko Europaren Unibertsitatea sortu zuen, kultura bultzatuz eta aro sozialki eta politikoki distiratsua abiatuz. Inperioa zabaltzen zen orduan Baltikotik Adriatikora.
- 1415ean, Jan Hus iraultzailea hil zuten, Elizan erreformak sartzen saiatu izanagatik.
- 1424an, Husen jarraitzailea Jan Zizka ere hil zuten. Urte haietan, iraultzaile horiek Praga defendatu zuten Aita Santuak bultzatutako gurutzada batetik. Podebrand-eko Gorka protestantea errege izendatu zuten, Europako lehenengoa.
- XV. mendean, Vladislav II jatorriz poloniarra Bohemiako errege izendatu zuten. Aurrerantzean, Hungariako errege ere izan zen.
- 1526an, Habsburgeko Fernando (katolikoa zen) errege koroatu zuten. Hurrengo urteak protestante eta katolikoen arteko liskarrek markatu zituzten.
- 1618an, Hogeita hamar Urteko Gerratea hasi zen, lurralde eslaviar horiek suntsituta utzi zituena. Inperio katoliko berriak (Austriar-Hungariarra) Vienan ezarri zuen hiriburua.
- XIX. mendean, Bohemia eta Moravian jendea hasi zen mugitzen landa-eskualdeetatik hiriguneetara, industriak erakarrita. Hirietan alemaniarrak ziren nagusi eta horrek lagundu zuen kontzientzia nazionalista sortzen txekiar eta eslovakiarrengan.
- 1848an, txekiarrak Inperio Austriar-Hungariarraren aurka matxinatu ziren Pragan, txekiar eta eslovakiarren batasuna lortzeko xedeaz.
Txekoslovakiar estatuaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1918ko azaroaren 14an, Txekoslovakiako errepublika sortu zen, Bohemia, Moravia, Eslovakia eta Silesiako eta Karpato-Ruteniako zati batzuk hartu zituen barne orduan.
- 1920an, lehenengo konstituzioa egin zuten.
- 1930 inguruan, mundu mailako krisi ekonomikoak bat egin zuen herrialdearen barneko gatazkekin, txekiarrak eslovakiarrekin alde batetik eta herrialdean bizi ziren alemaniarrekin beste batetik.
- 1939an, Eslovakia alemaniar nazien menpe geratu zen eta Eslovakiar Errepublika eratu zuten.
- 1945ean, naziak egotzi zituzten Pragatik. Jaltako Batzarraren ondoren, Txekoslovakia Sobiet Batasunaren menpe egotera igaro zen. Horrela, 1948ko otsailaren 24an alderdi komunista boterera heldu zen.
- 1960an, beste konstituzio baten arabera, Txekoslovakia errepublika sozialista bihurtu zen.
- 1968. urteak aldaketa eta erreforma garaiak ekarri zituen, Pragako Udaberria izenaz ezagutzen dena, Alexander Dubček presidentea zela. Varsoviako Ituneko soldaduek, hala ere, bortizki ito zuten matxinada.
- 1989an, Václav Havel buru, komunismoaren garaiari amaiera eman zioten, modu baketsuan. Belusezko Iraultza izan zen.
- 1993ko urtarrilaren 1ean desagertu zen, Txekiak eta Eslovakiak independentzia aldarrikatu zutenean.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen historian, hauek izan dira presidente guztiak:
- 1918 - 1935 Tomáš Masaryk
- 1935 - 1938 Edvard Beneš
- 1938 - 1939 Emil Hácha
- 1945 - 1948 Edvard Beneš
- 1948 - 1953 Klement Gottwald
- 1953 - 1957 Antonín Zápotocký
- 1957 - 1968 Antonín Novotný
- 1968 - 1975 Ludvík Svoboda
- 1975 - 1989 Gustáv Husák
- 1989 - 1992 Václav Havel
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekoslovakian kirolak garrantzi handia zeukan eta emaitza bikainak lortu izan zituzten hainbat kiroletan. Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalak behin Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen, 1976an, Mendebaldeko Alemaniaren aurka. Munduko Futbol Txapelketan, aldiz, birritan izan zen finalista, 1934 eta 1962an.
Saskibaloian, selekzio nazionalak EuroBasket behin irabazi zuen 1946an, txapeldunordea bestela 6 aldiz izan zen (1947, 1951, 1955, 1959, 1967 eta 1985ean), hirugarren postua 5 aldiz eskuratu zuen eta laugarrena 3 bider.
Eskubaloiari dagokionez, Pragako Dukla taldeak hiru aldiz irabazi du Europako Kopa, 1957, 1963 eta 1984an.
Tenislari oso garrantzitsuak ere izan zituen, hala nola Martina Navrátilová, emakumezkoen tenisean inoiz izan diren handienetakoa, eta Ivan Lendl gizonezkoetan, biak ala biak 1980ko hamarkadan batik bat ibilitakoak.
Joko Olinpikoei dagokienez, Emil Zátopek atleta eta Věra Čáslavská gimnasta aipatu behar dira. "Txekiar lokomotora" ezizenaz ezagutzen zen Zátopek korrikalaria historiako atletarik garrantzitsuenen artean dago, bereziki 1950eko hamarkadan nabarmendu zena. Čáslavská gimnastak aldiz 1959 eta 1968 artean zazpi urrezko domina jaso zituen parte hartu zuen hiru Jokoetan, eta horietaz gain lau domina Munduko txapelketetan eta 11 Europakoetan eskuratu zituen. Izotz hockey taldeak sei aldiz irabazi zuen txapelketa olinpikoa eta futbol taldeak, bi aldiz.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonín Dvořák (1841-1904), musikagilea.
- Jaroslav Hašek (1883-1923), idazlea.
- Franz Kafka (1883-1924), idazlea.
- Jaromír Weinberger (1896-1967), musikagilea.
- Jaroslav Seifert (1901-1986), idazle Nobel sariduna.
- Jiří Trnka (1912-1969), animaziozko zinemagilea.
- Bohumil Hrabal (1914-1997), idazlea.
- Miloš Forman (1932-2018), zinema zuzendaria.
- Václav Havel (1936-2011), dramagilea eta politikaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ «Ján Kačala: Máme nový názov federatívnej republiky» Kultúra Slova (6/1990): 192–197..
- ↑ THE COVENANT OF THE LEAGUE OF NATIONS.. .