(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Txikipedia:Eswatini - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.093.238
🔎
Azalera
17.364 km²
🏙️
Hiriburua
Lobamba
📷
Argazkiak
ikusi
Eswatiniko bandera.

Eswatini Afrika hegoaldean kokaturik dagoen herrialde txiki bat da. 2018 artean "Swazilandia" izena izan zuen.

Bi hiriburu ditu: Lobamba, erregea bizi dena, eta Mbabane, gobernuaren egoitza dagoena.

Mbabane hiriburua.

Hegoafrika eta Mozambike herrialde handien artean kokaturik dago. Ez du kostalderik.

Herrialde txikia da. Itxuraz nahiko borobiltsua da. 200 km ditu iparraldetik hegoaldera eta 130 km ekialdetik mendebaldera.

Eswatiniren mendebaldea oso menditsua da eta Drakensberg izeneko mendilerroa dago han. Mendi altuenak Enlenbe (1.862 m) eta Ngwenya (1.829 m) dira. Drakensberg mendilerroan lau ibai sortzen dira eta Eswatini zeharkatzen dute.

Swaziak dira Eswatiniko biztanleak.

Milioi bat biztanletik gora bizi dira. Gehienak Swazi leinukoak dira eta swazieraz hitzegiten dute. Biztanleen ia erdia 14 urte baino gazteagoa da.

XVI. mendean swazi leinuak erresuma bat sortu zuen. XIX. mendean britainiarrek kolonizatu zuten eta Hegoafrikaren barruan sartu zuten.

1968. urtean independentzia lortu zuen. Sobhuza II.a erregeak agintzen zuen eta beraz monarkia ezarri zuen. Orain haren semea da erregea, Mswati III.a.