Itsasontzia edozein eraikuntza ahurra, luzanga eta erdialdea puntak baino zabalagoa duena da. Hainbat material desberdinaz egin daiteke: zura, metala, beira-zuntza… Duen formagatik, uretan flotatzeko gai da eta garraiobide bezala nabigatzeko erabiltzen da. Baita honako baldintzak betetzen baditu itsasontzia dela esan dezakegu:
- Flotagarritasuna
- Erresistentzia
- Hermetikotasuna
- Karga ahalmena
- Gobernagarritasuna
- Mugikortasuna
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tamainaren arabera: Bi mota desberdintzen dira ingenieritzan:
- Itsasontzi txikiak (24 metro baino laburragoak direnak eta 50 m³ baino gutxiagoko barne bolumena dutenak).
- Itsasontzi handiak (24 metro baino luzeagoak direnak eta barne bolumen handiagoa dituztenak).
- Propultsio metodoaren arabera: Hiru mota desberdintzen dira:
- Giza propultsioa (kanoak, kayak…)
- Propultsio eolikoa (belaontziak, errotore itsasontziak…)
- Propultsio mekanikoa (itsasontzi motordunak eta turbinadun itsasontziak)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran gizakia sedentarioa zen, baina denbora aurrera joan ahala, itsasertzeko itsaski eta moluskuak batzen hasi zen, gero arrantzatzen, eta azkenik elikagaien bila itsasora sartzen ausartu zen (orain dela 10.000 urte baino gehiago, gizakiak enbor bat erabili zuen uretan garraiobide gisa).
Teknologian aurrerapenak direla eta, gizakiak uretan flotatzeko zenbait elementu asmatu zituen, seguruenik flotatzen zuten zuhaitzetako enborrak edo bere inguruneko beste material ugari erabili zituen. Bestalde, haien burua bultzatzeko, arrauna erabili zuten haize-energia ahalegin gutxiagorekin eraginkortasun handiagoa zela deskubritu arte. Horretaz aparte, ontzia gidatzeko lema asmatu zuten.
Denbora aurrera joan den heinean, gizakiak erabilera berriak eman dizkio itsasontziari; hala nola: aisialdia, arrantza, garraiobidea eta guda. Horrez gain, gaur egun ezagutzen dugun itsasontzia lur eremu berriak aurkitzeko erabilia izan da. Mende askotan zehar, kontinenteen arteko komunikazio bide bakarra izan zen.
Bizitza itsasontzietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrauna erabiltzen hasi zirenetik, lanbide berria sortu zen eta XVII.mendeko itsasontziko bizitza baldintzatu zen. Pertsona batek jasan zezakeen zigorrik okerrenetariko bat galerada batean zerbitzatzeko kondenatua izatea zen; XVI.mendeko epaile erromatar batek esan zuen bezala “horrela, bizitza tortura bilakatzen zen eta heriotza lasaigarria”.
Garrantzitsua da esatea arraunekin lan egiten zuten marinel guztiak ez zirela kondenatuak, gizon askeak ere bazeuden itsasontzi barruan. Bi hauen desberdintasun bakarra zen gizon askeak bibotea eta ilea izan zezaketela, eta aldiz epaituak ez. Gainera, egunean zehar, askeak itsasontzitik ibili zezaketen eta askeki hitz egin; baina iluntzean, guztiak kateatuak izaten ziren.
Diziplina oso zorrotza zen guztientzat eta janari gutxi eta txarrak zen. Alderdi higienikoa kontuan hartuz, ofizialak eta marinelak ez ziren garbitzen; izan ere, jantzita zituzten arropak soilik jantzi zezaketen; hala ere, galerianoak garbi egon behar ziren, altxatu bezain laster kareletik atera behar ziren zorriak kentzeko eta zeramaten jantziak garbitzeko. Bestalde, kateatuak zeuden pertsonak zeuden lekuan egin behar zituzten haien beharrizanak, eta noizean behin zelatzen dituzten marinelak ur balde bat botatzen zieten zikinkeria kentzeko.