Txikipedia:Safi
Safi edo Asfi, Marokoko mendebaldean dagoen hiri bat da, Ozeano Atlantikoan kokatuta. 308.508 biztanle ditu gutxi gorabehera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Safi, Marokoko hiririk zaharrenetako bat da. Orain dela urte asko, Portugalgo Inperioaren protektoratuaren pean egon zen. Herrialdeko ehungintzaren erdigunea izan zen eta portugaldar koroaren gotorleku bihurtu zen. Safi herrialdeko sardina-industriako arrantza-portu nagusia da, eta zeramika ere esportatzen du. Denbora asko igaro ondoren, hiriak paper garrantzitsua jokatu zuen Marokon, herrialdeko itsas portu seguru eta handienetako bat bezala.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Safin, uda laburra, beroa eta garbia izaten da; neguan aldiz, freskoa izaten da eta haizetsu egoten da urte osoan. Urtean zehar, tenperatura[1], 8 ° C-tik 29 ° C-ra aldatzen da. Safi bisitatzeko urtarorik onena ekainaren amaieratik irailaren erdialdera da.
Monumentuak eta leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Safin leku interesgarri batzuk daude, hala nola, Medina eta Ksar el Bahr.
- Medina
Safi, harresiz inguratutako medina historiko bat du, Portugalgo Kachla gotorleku handiak menderatzen duena. Dar Sultán gaur egungo Zeramikaren Museo Nazionala da, herrialdeko zeramika-bildumarik garrantzitsuena, ate monumentala eta arma-patio bat nabarmentzen ditu. Medinan, Meskita Handia nabarmentzen da ere.
- Ksar [2]El Bahr
Medinaren ondoan Ksar el Bahr gaztelua dago, portuaren ondoan, portugaldar jatorriko eraikin solidoa, Vasco de Gamak sortua, antzinako kanoiez hornitua, portua babesteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El clima en Safi, el tiempo por mes, temperatura promedio (Marruecos) - Weather Spark» es.weatherspark.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
- ↑ Ksar. 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).