UNIX-moduko
Unix-moduko sistema eragileak Unix sistemen moduan funtzionatzen duten sistemei deitzen zaie, baina ez dute zertan Single Unix Specification espezifikazioa bete edo onartu behar. Termino honek UNIX-en inspiratutako iturri irekiko sistema eragileak edo hauen ezaugarriak emulatzeko diseinatuak dauden iturri irekiko sistema eragileak, komertzialak edo jabetasun lanez egindakoak, edo UNIX bertsioren bateko lizentzia dutenak (eta ondorioz Unix-modukoa izateaz gain UNIX marka erregistratua erabili dezakete) elkartzen ditu. Ez dago termino hau formalki zehazteko araurik, eta ondorioz iritzi ezberdinak daude sistema eragileak Unix-modukoak diren ala ez esateko.
"Unix-moduko" terminoa eta UNIX marka erregistratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Open Group da UNIX marka erregistratuaren jabe eta berak administratzen du Single UNIX Specification espezifikazioa. Honek "Unix-moduko" sistemak izena gaizki erabiltzen dutela dio, eta hobeto izango litzatekeela "POSIX-conforming system" deitzea sistema eragile hauei. Honekin Unix-moduko sistema ezberdinen konpatibilitatea eta estandarizazio sistemari erreferitzen direla abokatzen dute. Hala ere "POSIX-conforming" edo "Posix-bete" terminoak bere arazoak ditu. Adibidez sistema eragili batzuk POSIX estandareak betetzen dituzte (adibidez, Microsoft Windows) eta ondorioz hauek "Posix-betetzen" duten sistemak dira, baina ez dute Unix-modukoekin zer ikusirik. Unix-erako idatzitako eta konpilatutako programa askok ez dute bertan funtzionatuko. Gainera, "Unix-moduko"tzat ezagutzen diren hainbat sistemek ez dute guztiz betetzen POSIX espezifikazioa
Unix-moduko sistemen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Unix-moduko" lehen sistema eragilea AT&T-k Unix lizentziatu zuelako izan zen, eta honek Unix asmo komertzialetatik kanpo usten zuen. Sistema hauek enpresei akademia eta unibertsitateetan zueden UNIX erabiltzaileen ezaugarri berak emateko garatzen ziren. Unix-moduko sistema eragile jabedunak 1980ko harmakadan eta 1990ko harmarkadan eskuragarri zeuden, eta hauen artean Idris, Coherent, eta UniFlex.
1980ko hamarkadan AT&T-k UNIX lizentzia komertzialpean erabiltzea baimendu zuen, eta hainbat sistema eragile jabedun garatu ziren, hauen artean: AIX, HP-UX, IRIX, Solaris, Ultrix, eta Xenix.
Bitartean, Unix-moduko sistema eragile ez komertzialak garatu ziren, UNIX-en ordezko doako edo ez oso garestiak ziren sistemak. Adibidez: BSD, GNU, Minix, eta Linux.
Unix-moduko iturri irekikoak diren sistema eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Unix-en historia – denbora-lerro bidezko Unix eta Unix-modukoen historia Éric Lévénez-ek egina
- Grokline-n UNIX Jabetzaren Historia Proiektua – Unix eta Unix-moduko sitemen historia teknikoa