(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Vanth - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Vanth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vanth, zuzi batekin, Tarkiniako hilobi bateko fresko batean.

Vanth (vanθしーた) mitologia etruskoaren irudi ktonikoa da, hilobi-artean usu irudikatzen zutena, hilobi eta sarkofagoen pinturetan besteak beste[1].

Vanth azpimundu etruskoaren espiritu femeninoa da, eta, normalean, haren berdinak diren beste irelu edo jainkosa batzuekin batera agertu ohi da, edo bestela, beste hileta-espiritu maskulinoa zen Charun-ekin (geroago Charu esan zitzaion). Biak, Vanth eta Charun, K.a. 400 urte inguruko ikonografian agertzen dira, arte etruskoaren aro ertain edo klasikoan, nahiz eta aurreko inskripzio batzuek dagoeneko jainkosaren izena aipatzen dituzten[2].

Alabastrozko sarkofagoan Vanth behako erliebeen artean agertzen da bere hegoekin. Museo archeologico nazionale (Siena)

Vanth-ek ez du baliokide zuzenik mitologia grekoan. Gehienetan hegoekin agertzen denez, Greziako Eriniekin, konparatzen zuten adituek, Furiekin egiten den bezala, batez ere lehen argitalpenetan[3]. Baina parekotasun hori ezinezkoa da, aurkitutako ikonografian aurki ikusi baitzen Vanth gida onbera zela, ez espiritu mendekatzailea, Furiak bezala.

Bere atributu batzuek zuzia, giltza[4] edo biribilki bat dira, batzuetan, ezpata darama eskuan, eta maiz agertzen da bular biluziekin, soinean uhal gurutzatuak dituela, larruzko botekin eta belaunerainoko kitoi labur batekin, batzuetan mahukekin. Hain zuzen ere ehiztariz jantzita agertzen dela ohartarazi du C. Sheffler ikerlariak[5].

Vanth hainbat motatako eszenetan agertzen da arte etruskoan; mota arruntenek sarraski eta hilketa batzuekin lotzen dute, Troiako historia mitikoaren eszenak barne[5]. Batzuetan, Chiusin aurkitutako errauts-kutxa batean bezala, testuinguru horietatik ateratzen da. Batzuetan, hileta-kutxaren aldeak apaintzen dituen irudi bakarra da. Vanth dagoen beste eszena batzuetan, hildakoarekin elkartzen da (bere bila joaten da) bidean laguntzen du, hau da funtzio psikopompo betetzen du. Hildakoa ibiltzen, zaldi gainean, edo gurdi batena bidea egiten agertuko da.

Oro har, Vanth hildakoaren heriotzarekin eta azpimundura egin behar duen bidaiarekin lotuta dago[6], hainbat modutan: heriotzaren unean nahiz hildakoak beste aldera egiten duen bidaian. Charun jainkorekin alderatuta, Vanth irelu onbera da[5].

Bere atributuen esanahia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eramaten dituen objektuen, atributuen, esanahia honela interpretatu da: Zuziarekin hildakoaren gidari gisa jokatzen du, bere bidea itzalean argitzen baitu eta giltzarekin Azpimunduaren atea irekitzen du[7]. Biribilkian, batzuetan bere izena idatzita duenak, vanθしーた[8], hildakoaren patua idatzita du, eta, horregatik, batzuetan Vanth patuaren jainkosa gisa ere interpretatzen da. Hala ere, oro har, Vanth irudi ktoniko gazte eta sutsu gisa deskribatzen da.

Batzuetan, suge bat darama eskuan[1].

Beste lurrazpiko irudi etruskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste jainko edo irelu etrusko batzuk, azpimunduarekin zerikusia dutenak, Charun, Calu, Persipnei, Turms, Aita eta Culsu dira besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Bane, Theresa. (2012). Encyclopedia of Demons in World Religions and Cultures. Jefferson, North Caroline eta Londres: McFarland and Company, 322 or. ISSN 9780786463602..
  2. (Ingelesez) Weber-Lehmann, C. Vanth" LIMC (Lexicon Iconographicum Mythologiae Classicae), VIII, 173-183. Zürich: Artemis, 173 or..
  3. Loringhoff, B. (1986). Das Giebelrelief von Telamon und seine Stellung innerhalb der Ikonographie der "Sieben gegen Theben", RM Erg.-H 27. passim
  4. (Ingelesez) Pérez Cuervo, Maria J.. (2016). «The Winged Demoness of Death: Vanth and the Etruscan Underworld – #FolkloreThursday» FolkloreThursday (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  5. a b c (Ingelesez) Charlotte, Scheffer. (1991). "Harbingers of Death? The Female Demon in Late Etruscan Funerary Art" In Munuscula Romana, editatua: A. L. Touati, E. Rystedt, eta Ö. Wikander, 43-50 or.. Paul Ǻströms förlag.
  6. (Ingelesez) «votive figure | British Museum» The British Museum (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  7. (Alemanez) Krauskopf, Ingrid. (1987). Todesdämonen und Totengötter im Vorhellenistischen Etrurien. Kontinuität und Wandel (Ist. naz. studi etruschi. Biblioteca). Florentzia: Olschki, 78-80 or. ISBN 978-8822235459..
  8. (Ingelesez) Thomson de Grummond, Nancy. (2006). Etruscan Myth, Sacred History, and Legend. University of Pennsylvania Museum of Archaeology & Anthropology; Illustrated edición.

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Vanth agertzen den irudien eta eszenen azalpen osoa eta azterketa numerikoa ikusi eta irakurtzeko; Weber-Lehmann, C. 1986. "Vanth" LIMC VIII, 173-183. Zürich: Artemis. 173-9 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]